oihanguren

Nire burua sarean.

Argazkia

GMail ere azkenean euskaraz

Aurrekoan Hotmail nola euskaratu esan nizuen. Orain dela gutxi Googleren webposta zerbitzua, GMail, euskaraz erabiltzeko aukera dagoela esan didate, eta beste gidatxo bat sortu dut.

Besterik gabe, GMail euskaratzeko pausoak azalduko dizkizuet:

  1. Sartu GMailen eta egin klik “Configuración”en; goian eskumaldean aurkituko duzu lotura hau, eta posta zerbitzuaren ezarpenak aldatzeko orrira zuzenduko zaitu.
  2. GMail euskaraz

  3. Aukeratu Euskara hizkuntza zerrendan; Idioma de visualización de Gmail jartzen duen zerrendan klikatu eta “Español”en ordez “Euskara” aukeratu. Justu ondoren dagoena da. Aldaketak gordetzeko sakatu “Guardar cambios”.
  4. GMail euskaraz

  5. Kitto! Sarrerako orrira itzuliko zara automatikoki, eta euskaraz erabili ahalko duzu zure web bidezko posta zerbitzua.
  6. GMail euskaraz

Etiketak: ,

Erantzun artikuluari