Hotmail euskaraz erabiltzeko pausuak
Gauza asko esan daitezke euskaraketari buruz (nork ordaindu duen, Microsofti eman dizkioten sariak, etab.), baina une honetan ez naiz horrekin sartuko, Hotmail erabiltzen duzuenoi posta-bezero hau euskaraz erabili ahal izateko zein pausu jarraitu behar dituzuen azalduko dizuet. Izan ere, hala da, azkenean erabil dezakegu Hotmail euskaraz! (orain GMail falta da… eta hori euskaraketa eginda dagoela)
- Sartu Hotmailera eta egin klik “Opciones”en, orriaren eskumaldean, goian. Aukeraz betetako panel bat azalduko da. Bertan Idioma aukera dago, eta seguruenik, EspaƱol aukeratuta. Egin klik gainean.
- Hizkuntzaz betetako leiho bat azalduko zaizu, eta zerrendaren bukaeran, guztiz azpian, Euskara aukeratu ahalko duzu. Gero sakatu Guardar.
- Kitto! Orain itzuli hasierara, eta dena euskaraz ikusiko duzu, “Sarrerako ontzia”, “Bidalitakoak”, etab. (Lagun batzuek ez dute lortu guztiz euskaraz ikusi ahal izatean, baina ez dakit zergatik den, espero dut zuei hori ez gertatzea)
Artikulu hau 2009(e)ko Martxoaren 7(e)an, Larunbata, argitaratu zen 18:03:45(e)an, atal honetan kokatuz: Euskara. Artikulu honen iruzkinak gertutik jarrai ditzakezu RSS 2.0 iturriaren bidez. Nahi baduzu, erantzun artikuluari, edo egin lotura zure webgunetik.



2009-Martxoa-28 at 1:07 pm
Hotmail posta elektronikoa euskaraz…
Hotmail euskaraz jartzeko aukera dago. Duela aste batzuk jarri zuten aukera hau, baina ez nekien nola jarri euskaraz. Loturan euskaraz jartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen ditu. Spam-ari baztergarriak deitzen dio xD…
2009-Martxoa-30 at 8:41 am
Zorionak azalpen honengatik. Oso ondo dago. LAN BIKAINA!!
Lander, Bilbotik.
2009-Martxoa-30 at 9:32 am
Eskerrik asko Lander. Oso gutxitan idatzi arren blogean, saiatuko naiz gutxi horietan behintzat ganorazko zerbait egiten, gutxienez edonork ulertzeko moduko azalpenak ematen…!
2009-Apirila-4 at 12:10 pm
Lagunduko zeniguke “fakturak euskaraz” proiektuarekin?
http://fakturakeuskaraz.galeon.com/
Orrialde hau eguneratzen ari gara. EZINBESTEKOA da euskararen alde egiteko.
Mila esker!!
2009-Apirila-20 at 11:07 am
Eskerrikasko azalpenagatik!!! Oso ondo!!Ea poliki poliki euskera alde guztietan ikusten dugun!!!
Lore, Aretxabaletatik.