oihanguren

Nire burua sarean.

Argazkia

Posts Tagged ‘hotmail’

Hotmail euskaraz erabiltzeko pausuak

Gauza asko esan daitezke euskaraketari buruz (nork ordaindu duen, Microsofti eman dizkioten sariak, etab.), baina une honetan ez naiz horrekin sartuko, Hotmail erabiltzen duzuenoi posta-bezero hau euskaraz erabili ahal izateko zein pausu jarraitu behar dituzuen azalduko dizuet. Izan ere, hala da, azkenean erabil dezakegu Hotmail euskaraz! (orain GMail falta da… eta hori euskaraketa eginda dagoela)

  1. Sartu Hotmailera eta egin klik “Opciones”en, orriaren eskumaldean, goian. Aukeraz betetako panel bat azalduko da. Bertan Idioma aukera dago, eta seguruenik, EspaƱol aukeratuta. Egin klik gainean.


  2. Hizkuntzaz betetako leiho bat azalduko zaizu, eta zerrendaren bukaeran, guztiz azpian, Euskara aukeratu ahalko duzu. Gero sakatu Guardar.


  3. Kitto! Orain itzuli hasierara, eta dena euskaraz ikusiko duzu, “Sarrerako ontzia”, “Bidalitakoak”, etab. (Lagun batzuek ez dute lortu guztiz euskaraz ikusi ahal izatean, baina ez dakit zergatik den, espero dut zuei hori ez gertatzea)

Nola konpondu Ubuntuk Hotmail berriarekin dituen arazoak

Ubuntu GNU/Linux banaketaren erabiltzaileok azkenaldian arazoak eduki ditugu Hotmail berria erabiltzeko. Alde batetik, Hotmail ireki orduko nabigatzailea eguneratzeko eskatzen digun mezu bat erakusten zaigu, eta, beste munduko arazoa ez izan arren, nahiko gogaikarria da aldiro orri hori ikusi beharra.

Bestetik, Hotmail webposta zerbitzu berriarekin ezinezkoa da mezu baten testua idaztea, eta hau benetan arazo larria da.

Kontua da Ubuntun lanean dabiltzanek Firefoxi aldaketa batzuk egin ohi dizkiotela sistemara egokitzeko, eta aldaketa horietariko baten ondorioak direla jasaten ditugun arazoak. Beste Linux banaketa batzuetan, adibidez, ez dute inongo arazorik Microsoften web bidezko posta zerbitzua erabiltzeko. Mozillaren webgunetik Firefoxen .tar.bz2 artxiboa jaitsi dutenek ere ez dute arazo hori izango, noski.

Nik bezala arazo honekin topo egin baduzue, hona hemen konponbide erraza:

  1. Ireki Firefox eta idatzi helbide-barran about:config. Konfigurazioa aldatzeko orrira sartu nahian zabiltzanez, ohar bat agertuko zaizu, kontuz ibiltzeko eskatuz. Klikatu “Kontuz ibiliko naiz, zin egiten dut!” botoian.
  2. Behin konfigurazio orrian, sartu vendor iragazkia eta ageriko diren emaitzetatik aukeratu general.useragent.vendor.
  3. Klikatu birritan testu-katearen gainean, eta “Ubuntu” testua agertuko da. Ezabatu testua eta klikatu “Ados“.
  4. Berrabiarazi Firefox, eta arazoa konponduta!

Firefoxen konfigurazioan aldatu beharreko katea arazoa konpontzeko

Firefoxen konfigurazioan aldatu beharreko katea arazoa konpontzeko

Espero dut niri bezala, zuei ere arazoa guztiz konponduko dizuela honek. Bestela, idatzi iruzkin bat eta saiatuko naiz beste irtenbideren bat bilatzen.