oihanguren

Nire burua sarean.

Argazkia

Posts Tagged ‘mikel laboa’

Ortzia negarrez ari da

Goizean esnatu naiz, eta euria ari zuen. Ez dut ulertu mezua. Berandu jakin dut albistea, Laboa joan zaigu. Ortzia negarrez ari zen. Egun beltza gaurkoa.

Mikelen soinuak aditu aurretik niretzat musika musika zen, ez zuen ezer berezirik suposatzen, sentimenduekin zerikusi gutxi zuen. Berak erakutsi zidan musika ulertzen, sentimenduekin lotzen. Laboa hil zaigu, eta nire barruko zati garrantzitsu bat itzali da. Egun beltza gaurkoa.

Bere ahotsa entzunez negarrez has nintekeen, edo zorionez bete. Ez dakit azaltzen. Ortzia negarrez ari da, baita ni ere. Egun beltza gaurkoa.

Ezin dut abesti gogokoen bat aukeratu, denak maite nituen, hemen zoragarri bat:

Gure hitzak (Mikel Laboa)

Gure hitzak
esan berriz esan
ez daitezela ahaztu
ez daitezela gal,
elur gainean
txori hanka arinek
utzitako arrasto sail
ederra bezalaxe

Txorittua norat hua
bi hegalez airian

Zer dio isiltzen denak
isiltzen denean?

Gizon galduak, nork lagunduko?
miseria sufri ezin dutenak

Oi lur, oi lur, ene lur enea…

Maitea nun zira
nik ez zaitut ikusten
ez berririk jakiten
nurat galdu zira.

Agur eta ohore, Mikel.