oihanguren

Nire burua sarean.

Argazkia

Posts Tagged ‘mozilla’

Nola konpondu Ubuntuk Hotmail berriarekin dituen arazoak

Ubuntu GNU/Linux banaketaren erabiltzaileok azkenaldian arazoak eduki ditugu Hotmail berria erabiltzeko. Alde batetik, Hotmail ireki orduko nabigatzailea eguneratzeko eskatzen digun mezu bat erakusten zaigu, eta, beste munduko arazoa ez izan arren, nahiko gogaikarria da aldiro orri hori ikusi beharra.

Bestetik, Hotmail webposta zerbitzu berriarekin ezinezkoa da mezu baten testua idaztea, eta hau benetan arazo larria da.

Kontua da Ubuntun lanean dabiltzanek Firefoxi aldaketa batzuk egin ohi dizkiotela sistemara egokitzeko, eta aldaketa horietariko baten ondorioak direla jasaten ditugun arazoak. Beste Linux banaketa batzuetan, adibidez, ez dute inongo arazorik Microsoften web bidezko posta zerbitzua erabiltzeko. Mozillaren webgunetik Firefoxen .tar.bz2 artxiboa jaitsi dutenek ere ez dute arazo hori izango, noski.

Nik bezala arazo honekin topo egin baduzue, hona hemen konponbide erraza:

  1. Ireki Firefox eta idatzi helbide-barran about:config. Konfigurazioa aldatzeko orrira sartu nahian zabiltzanez, ohar bat agertuko zaizu, kontuz ibiltzeko eskatuz. Klikatu “Kontuz ibiliko naiz, zin egiten dut!” botoian.
  2. Behin konfigurazio orrian, sartu vendor iragazkia eta ageriko diren emaitzetatik aukeratu general.useragent.vendor.
  3. Klikatu birritan testu-katearen gainean, eta “Ubuntu” testua agertuko da. Ezabatu testua eta klikatu “Ados“.
  4. Berrabiarazi Firefox, eta arazoa konponduta!

Firefoxen konfigurazioan aldatu beharreko katea arazoa konpontzeko

Firefoxen konfigurazioan aldatu beharreko katea arazoa konpontzeko

Espero dut niri bezala, zuei ere arazoa guztiz konponduko dizuela honek. Bestela, idatzi iruzkin bat eta saiatuko naiz beste irtenbideren bat bilatzen.