3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2007/03/18

- harpidetu

Jokoak - Glest

(Iragarkia: Zure jario irakurlea, sinplea eta erabilterraza)

DATUAK

Argazkia

Glest, 1. pantaila-argazkia

Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

  Glest 2.0.0
Mota Denbora Errealeko Estrategia
Sistema eragileak Windows, Linux
Beharrezko sistema 133 MHz
Soinu txartela
3D txartela
16 MB RAM
Lizentzia GNU/GPL
Egileak Programaketa: Martiño Figueroa
Soinuak: José González
3D Irudiak: Marcos Caruncho
2D eta 3D Irudiak: Tucho Fernández
2D Irudiak eta Webgunea: José Zanni
3D Irudiak eta Animazioak: Félix Menéndez
Webgunea glest.org

FITXATEGIAK

DESKRIBAPENA

Glest denbora errealeko 3D estrategia joko bat da, Galizako jokogintza talde batek sortua. Bertan konputagailuak maneiatzen dituen beste hiru talderen aurka joka dezakezu (edo biren, edo bakarraren aurka). Zure herrixka eraiki, babesteko edo lehengaiak biltzeko unitateak sortu, eta aurkariak erasotzea da jokoaren funtsa. Horretarako, bi talderen artean aukeratu beharko duzu: teknologikoak eta magikoak. Aukeratzen duzun taldearen abileziak eta alde onak erabiliz eta aurkarien hutsegiteei etekina ateraz garaipena lortu beharko duzu. Besteak hil, zu ez hiltzeko.

Golemak, zaldunak, herensugeak, sorginak, aztiak eta borroka makinak... zeppelinak, demonioak eta aztikeriak. Denetik, irudi guztiz errealistez osaturik. Borrokarako prest?

Glest, 2. pantaila-argazkia Glest, 3. pantaila-argazkia Glest, 4. pantaila-argazkia

Egin klik argazki baten gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

Hauek dira jokoaren ezaugarrietariko batzuk:

  • XML fitxategiak erabiliz zure unitateak definitzeko aukera.

  • Ikerkuntzak zehazteko aukera: zer hobetzen den, nola,...

  • Beste izaki mota bat (magikoak eta teknologikoak bezala) definitzeko aukera.

  • Lehengaiak definitzeko aukera.

  • Jokorako lurrak sortu edo aldatzeko (Glest Map Editor erabiliz) aukera.

  • Kamera guztiz askea.

  • 3dstudio max-etik irudiak igortzeko aukera g3d export plugina erabiliz.

  • Keyframeen bidez biziarazitako modeloak.

  • Euri, su, elur eta magiarentzako partikula sistema.

  • Itzal errealistak.

  • Bide egokiena bilatzeko A*-n oinarrituriko IA algoritmoa.

  • Soinu estatikoa eta streaminga.

  • Eta askoz gehiago...

Sariak

ArtFutura sariketan LEHEN SARIA irabazi zuen Glestek. Debalde aurki dezakezun jokorik onenetarikoa da.