3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/12/05

- harpidetu

Jokoak - Holotz's Castle

(Iragarkia: Thunderbird euskaraz)

DATUAK

Argazkia

Holotz's Castle, 1. pantaila-argazkia

Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

  Holotz's Castle 1.3.9
Mota Plataforma jokoa
Sistema eragileak Windows, Linux, FreeBSD
Beharrezko sistema 133 MHz
Soinu eta irudi txartelak
16 MB RAM
Lizentzia GNU/GPL
Egilea Juan Carlos Seijo Pérez
Webgunea www.mainreactor.net

FITXATEGIAK

DESKRIBAPENA

Holotz's Castle 2Ddun plataforma joko jostagarri bat da, hasieran erraza dirudiena, baina bukaerarako ia ezinezko bihurtzen dena. Jokoaren funtsa giltza (Ybelle) edo harri urdin (Ludar) batzuk biltzea da, arerioak ekidinez eta maila horretarako emaniko denbora agortu baino lehen.Maila bateko objektu guztiak batzean, eta soilik orduan, atari mistikoa irekiko da eta beste maila batera joan ahalko zara. Helburu hau lortzeko bi jokalari erabili beharko dituzu, hasieratik banatzen diren bi lagun: Ybelle eta Ludar.

Holotz's Castle, 2. pantaila-argazkia Holotz's Castle, 3. pantaila-argazkia Holotz's Castle, 4. pantaila-argazkia

Egin klik argazki baten gainean benetako neurriekin ikusteko.

Bi lagunokin, Ybelle eta Ludarrekin, bidean aurrera eginez hauek elkartu eta etxera, Lizarnora, eramatea lortu beharko duzu lehen istorioan.Horretarako ez zaituzte deabrutxo gorriek edo harrek harrapatu behar. Eta kontuz ibili sugarrekin ere. Alde batetik bestera jauzika aritu beharko duzu, sabaitik eskegitako soketan balantzaka,...

Bigarren istorioan (Milan Babuškovek sorturikoan), maila gehiago aurkituko dituzu, baina istorio gabe.

Inoiz amaitzen ez den jokoa

Holotz's Castlek bere baitan maila sorgailu bat du, eta honela jokoa ez da inoiz amaitzen. Zuk nahi beste maila sor ditzakezu haietan aritzeko, eta nahi baduzu istorioak eta guzti ere asmatuz. Aukera hori baliatu du Milan Babuškovek beste istorio bat sortzeko. Eta ez da batere zaila berak hartutako bideari jarraitzea, maila sorgailua guztiz erabilterraza baita.

Irtenbideen bideoak

Mailaren batetan trabatuta? Jokoaren egileak maila guztien irtenbideen bideoak jarri ditu webgunean.