3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/11/12

- harpidetu

Jokoak - Itsasontzi Guda

(Iragarkia: Thunderbird euskaraz)

ITSASONTZIGUDA

"...Konputagailu Almirantearen agindupeko ontzi etsaiak atzeman ditugu, baina oraindik ezin ditugu ikusi. Haien ingurunea bonbardatzea iradokitzen dugu, zoriz jo eta ontzi guztiak urperatu arte...

...Gure inteligentzia zerbitzuek adierazi digute aurkarien ontzidia eta gurea berdinak direla, eta guk harturiko erabaki bera hartzera behartuta egongo direla. Gudarako arauei jarraiki, aldiro bonba bat jaurtiko dugu, eta itsasontzi bat galdu orduko jakinarazi beharko da...

...Zure erabakiz, zuk agintzen duzu ontzidiaren bonbaketa sailean. Hautatu helburuaren kokagunea ezkerraldeko taulan klikatuz. Eskubiko taulak zure ontzien egoera erakutsiko dizu. Etsaiek urperatu gabe dituzten itsasontzi guztiak egoera-barran ageriko dira...

...Guda hau ez da amaituko gure edo aurkarien ontzi guzti-guztiak urperatu arte. Gure eraso taldea zure aginduen zain dago. Gure bizia zure esku dago, Jauna..."