3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/11/15

- harpidetu

Jokoak - Kiki the nano bot

(Iragarkia: Thunderbird euskaraz)

DATUAK

Argazkia

Kiki the nano bot, 1. pantaila-argazkia

Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

  Kiki the nano bot 1.0.2
Mota 3-D puzzle jokoa
Sistema eragileak Windows
Beharrezko sistema (zehaztu gabe)
Lizentzia Publikoa
Egileak Kodi (programaketa)
Michael Abel (mailak)
Niko Boehm (mailak)
Ben Griffin (mailak)
Webgunea kiki.sf.net

FITXATEGIAK

 Jaitsi: windows (2.56mb) | ... 

DESKRIBAPENA

Kiki 3 dimentsiodun puzzle joko bat da, Sokoban eta Kula World jokoetan oinarrituz eginiko nahasketa bat.

54 mailetariko bakoitzean, gelaren irteera aurkitu beharko duzu, eta hau aktibatu, beharrezkoa denean. Horretarako, harriak mugitu, elektrizitatearekin jolastu, edo beste nano bot batzuen inozokeriari aurre egin beharko diozu.

Kiki the nano bot, 2. pantaila-argazkia Kiki the nano bot, 3. pantaila-argazkia Kiki the nano bot, 4. pantaila-argazkia

Egin klik argazki baten gainean benetako neurriekin ikusteko.

Istorioa

Behin batean, nano munduan errobot txiki batzuk bizi ziren.

Bizitza artifizial alai bat bizi zuten, egilearentzako baliabide bilketarekin lanpeturik, hark egin baitzituen errobot txiki guztiak.

Baina halako batean, indar-parasito batek egilearen kontrol gailu nagusia suntsitu zuen.Geroztik egileak gaizki funtzionatzen du eta errobot inozo eta alferrak soilik sortzen ditu, zeintzuek elkar tirokatzen duten honela nano mundua suntsituz.

Zure eginbeharra kiki, bizi den errobot on bakarra, laguntzea da, egilea konpon dezan. Zorte on!

Sariak

2000. urteko uDevGame jokoen programaketa lehiaketan 'Irudi Onenak', 'Originaltasuna' eta 'Orokorrean Jokorik Onena' sailetan irabazle izan zen.