3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/08/06

- harpidetu

Mediatekako iritzia

(Iragarkia: Zure jario irakurlea, sinplea eta erabilterraza)

Bakea

Anjel Lertxundi - 2005/06/05

Pray for peace zioten pankartak ikusi nituen telebistaz. Jainkoari egiten zioten otoi, ez Bushi, baina Bushek Iraken daraman politikaren aldeko manifestarienak ziren pankartok.

Bakeaz ari gara hemen ere. Bakea besterik gabe? Bakea Euskal Herriarentzat? Bakea. Hitz bat. Bakarra. Itxuraz, ulertzen batere zaila ez den kontzeptu bat. Kontzeptu bat? Bakarra? Bakea, edo gerrarik eza. Bakea, edo gerraren bukaera, helburua, aitzakia. Bakea, edo garaipena. Bakea, edo porrota. Bakea, edo askatasuna gehi justizia. Bakea, edo isiltasuna, beldurra, morrontza, pasotismoa. Bakea, edo hauteskundeak. Bakea, edo miseria morala. Gerrak ez dira lurraldeak konkistatuz bakarrik egiten. Hitzak konkistatzen dira lehendabizi manipulatu, eraldatu, arma bihurtu, gero gainerako konkistak zuritzeko. Gezurraren linguistika izeneko diziplina baten premia garbi ikusi genuen atzo Madrilen.

Iritzi artikulu hau Berria egunkarian argitaratua izan zen.