3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/08/06

- harpidetu

Mediatekako iritzia

(Iragarkia: Firefox 2 euskaraz)

Kromo trukean

Olegario Makarrovski - 2005/05/03

Jolastordua heldu da, ume batzuk korroan dagoz, berbetan:

Juanjito: benga, ba gu hiruok izango gara lagun onen onenak eta beti lagunnduko didazue, baina beti beti, bale?

Javierin: bale, juanjito, bale. baina oraingoan ere, aurreko jolastorduan bezala, niri mahai hain guai horretan leku bat egin behar didazue, e! Ze nik leku bat nahi dut bokadilloak txokolatezkoak diren mahai horretan, e!

Begoñita: Ala, ba ez! txintxa! ze badaude batzuk zuk baino gehiago merezi dutenak hor egotea orain, asike utzi Juanjito bakean, ze gu bai egongo gara txokolatezko bokaten mahaian, baina zu ez, ala, eta konformatu mortadelarekin.

Javierin: A bai e? Ba badakizu zer Begoñita?? Nik zuk baino eskubide gehiago dudala e! Eta ez badidazue mahai horretan lekurik egiten ez naiz zuen lagun hoberen hoberena izango! eta futbolean beste ekipoan izango naiz!

Begoñita: Ez pikatu Javierin! Gainera nik daukat eskubide gehiago e! Ze Juanjito da nire lehengusua, eta ni gehiago maite nau zu baino gainera!

Halako batean maixua iristen da:

Josu Jon: Laasai, neska mutiiilak! konponduko duuugu, baietz, e! Eta zu Javierin trankil, morrosko! Ze mahai horretan lekurik ez badizute egiten ere, Juanjitok konpensatuko zaitu gero beste lekuren batekin, seguru!!!

Iritzi artikulu hau Bloga bloga, marinela! blogean argitaratua izan zen.