3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/08/06

- harpidetu

Mediatekako iritzia

(Iragarkia: Partekatu zure argazkiak doan 23rekin)

Lehendakariaren hamar mandamenduak

Ainara Maya Urroz - 2005/04/27

Barkamena, hasi aurretik.

1. Lehenik eta printzipalena, euskalduna izatea: E-U-S-K-A-L-D-U-N-A. Beti euskaraz aritzea (itzultzaile eta interpretariak hor daude). 2. Bigarrenik, eskubide unibertsal guztien alde egotea eta jokatzea. 3. Bere burua biktimatzat ez hartzea ezta aldamenenean biktimarik eramatea ere. 4. Planak, irtenbideak… hitz hutsak, ez bada topagunerik. 5. Justizia bakearen eta askatasunaren aurretik lehenestea, justizia baldin badago, etorriko baitira besteak. 6. Ideia guztiak errespetatu eta errespetarazi, toleratu beharrik gabe, ez baita ezer jasan beharrik (errespetua bai, tolerantzia ez). 7. Demokrazia ekinez egin behar da ez hitzez hustu. 8. Gizarte laguntzak hobeki banatu: gazteei erraztasunak eman teilatupean bizitzeko (alokairu merkea, lan duina eta ikasketei dagokiona…) 9. Barkamenak eskatu baita jaso ere: historia hurbila kontuan hartuz (frankismoaren 40 urteak). Alemaniak Euskal Herriari barkamena eskatu zion bezala Espainiak (frankismoaren hondarrak) ere eska diezagula estatu krimenengatik. 10. Izenen eta banderen gainetik, batasuna, Nafarroako banderaren kateak elkar biltzeko izan daitezela eta ez euskaldun guztiok preso atxikitzeko. Denok gara politikoki nafarrak eta hizkuntza aldetik euskaldunak.

Hau dena erranik, eta nire hitzak norbaitek irakurriko dituelakoan agur bero bat, eta hamar mandamendu hauek euskal konstituzio baten hasikinak izan daitezela, agian!

Iritzi artikulu hau Berria egunkarian argitaratua izan zen.