3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2007/10/23

- harpidetu

Mediatekako narrazioak

(Iragarkia: Partekatu zure argazkiak doan 23rekin)

Narrazioak

aurrekoak | hurrengoak

1.- Haur bat jolasean

Xabier Mendiguren

Kaleko haur bat, zortzi-bederatzi urtekoa, aitonaren baserri hustuaren inguruan jolasten, bera bakarrik, makila batekin, D'Artagnan dela, Kortsario Beltza dela, edo Capitán Trueno dela imajinatuz: etsaiak hiltzen ditu, haurrak eta damak salbatzen ditu, itsasontziak edo diligentziak asaltatzen ditu, kainoiak, puñalak, ezpatak, trabukoak... arma guztiak darabiltza esku artean, etsaiak ere gero eta ugariago baitira, inguratuta daukate eta nonbaitetik egin beharko du ihes. Hemendik! Ez, hortik ez, sua dago-eta; eta maldan behera alde egin behar, arrisku bizian, gobernadorearen tropa traidoreak atzetik tiroka ari direla.

2.- Ginebra erregina herbestean

Joseba Sarrionandia

Mugarrako harkaitzaren barrenean, iratze gorrituz estaliriko mendi magalean, arroka bat datza, eta arrokaren gain gainean Etxaburuko dorrea. Karratua, argal eta altua, heroeen garaiko arrasto baten gisan; harririk harri igotzen dira huntz hosto horituak bere horma zaharretan gora. Lau aldeetara ditu leihoak; baina guti eta tipiegiak sekretorik aldegiten uzteko. Atea, mendi alderantza du. Atzekalderantza, amildegia eta, han behean, errekasto garden bat, landare umel eta harritxo borobilduen artean irristatzen.

3.- Orreaga

Kondaira herrikoia

Gauerdia da. Altabizkarreko inguruetan entzuten dira otsoen izugarrizko orroak, eta holatan euskaldunek zorrozten dituzte bere eztenak eta aizkorak Ibainetako harri eta haitzarteetan.

4.- Bi ahoak

Xiberoako ipuina

Nork dio euskarazko literaturan ez dagoela ipuin erotikorik? Xiberoako ipuin hau duzue hori gezurtatzen duen adibide ederra.

5.- Estazioko begiradak

Joseba Sarrionandia

Estazio abandonatu bat, aulki bi, eta hamaika istorio asma ditzake tristurak.

6.- Azken afaria

CaféGuaGuau

Leonardo Da Vincik zazpi urte behar izan zituen "Azken Afaria" izenburudun bere artelan ospetsua amaitzeko, eta 12 apostoluak eta Jesus irudikatzen dituzten figurak benetako pertsonengan oinarrituz margotu zituen.

aurrekoak | hurrengoak