3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/12/02

- harpidetu

Mediatekako olerkiak

(Iragarkia: Partekatu zure argazkiak doan 23rekin)

Esklabo erremintaria

Joseba Sarrionandia - Gartzelako poemak (Susa, 1992)

Poeta latinoen imitazioa

Sartaldeko oihanetan gatibaturik
Erromara ekarri hinduten,
                               esklaboa,
erremintari ofizioa jaso
eta kateak egiten dituk.
Arragoko burdin goria
nahieran molda hezake,
atxurrak eta ezpatak
                   egin ditzakek
hire herritarrek kateak
                   hauts ditzaten.
Baina hik, esklabo horrek,
kateak egiten dituk,
                    katea gehiago.