3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/12/02

- harpidetu

Mediatekako olerkiak

(Iragarkia: Glest 2.0.0 - Munstro berriak zure zain)

Preso egon denaren gogoa

Joseba Sarrionandia - Gartzelako poemak (Susa, 1992)

Preso egon denaren gogoa
gartzelara itzultzen da beti.
Kalean juje, fiskal eta
abokatuekin gurutzatzen da,
eta poliziek, identifikatu ez arren,
beste inori baino gehiago
begiratzen diote, bere pausua
sosegatua ez delako
edo sosegatuegia delako.
Bere bihotz barruan
betirako kondenatu bat dago.