3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2007/04/06

- harpidetu

Sarrera - 3ARRANO.com: noiz, nola, non

(Iragarkia: Partekatu zure argazkiak doan 23rekin)

3ARRANO.com: noiz, nola, non

Eta izen hori?

Ez. Ez galdetu nondik datorren "3ARRANO" izena. Nik ere ez dut gogoan. Gutxi gora-behera bai, badakit "arrano" hori arrano beltzagatik dela, baina zenbakia... Marrazkiak eta logoak sortzen orduak pasatzen nituen garai hartan bururatu zitzaidan "3ARRANO" izena, eta oraindik gogoko dut. Nahiz eta jende ugarik nola ahoskatu ez dakien: batzuek "Arrano" zioten, beste batzuek "JArrano",... "Hiru arrano" ahoskatu behar da.

3ARRANOren logoaren bilakaera

Eta testua maiuskulaz jartzea ere traba izan ez ote den... Ez dut egoa puzteko egin, kontu estetiko bat da soilik. "3" zenbakiak eta "ARRANO" testuak garaiera bera izan dezan, ez besterik. Hala ere gehienetan "3arrano" edo "3Arrano" (nahiago dut aurrenekoa) ikusi izan dut. Baina tira, nik lehen minuskulaz idazten nuenez...

Euskal jokoak egin nahi...

Zuetariko bat-edo-batek ezagutuko du DIV, jokoak era erraz batean programatzeko tresna. Nik lehengusuaren eskutik ezagutu nuen eta kalitate exkaxeko joko batzuk sortzen hasi nintzen. 2002. urtea zen. Orain gutxi arte webgunetik jaisteko aukera zegoen, baina lotsagatik-edo kendu egin nituen.

Jokoak baino, gustora sortzen nituenak jokoa hasi aurreko kredituen pantailak eta istorioak ziren. Eta kreditu horietan egilearen izena agertu behar zenez, 3ARRANO izena bururatu zitzaidan. Garai haietan, "3ARRANO Euskal Jokugintza". Geroxeago, uste dut, "3ARRANO Jokugintza Taldea" deitu nuena. Taldea? Ez, ez zen inongo talderik. Baina iruditzen zitzaidan izen horrekin hobeto "salduko" zela.

Beraz, jokogintza "talde" horren jokoak zabaltzeko webgune bat sortu nuen, oso traketsa, Ms FrontPage Express erabiliz. Eta jokoak soilik jarriz weba oso hutsik ikusten nuenez, gutxinaka edukiak gehitzen hasi nintzen: olerkiak, iritzi artikuluak, konputagailuei buruzko agerkari bat...

...eta jokoak euskaratzen amaitu

Webgunea edukiz bete ahala, jokogintza alde batera utzi nuen. Euskarazko edukia interesatzen zitzaidan, bai softwarea, bai idatzizko edukia. Eta poliki-poliki, itzulpenaren munduan sartu nintzen... aurrena programa bat (jokogintzarekin lotua: FPG EDIT), gero joko bat, orain 3ARRANO dena izatera iritsi arte. Aurkitzen dudan eta gustatzen zaidan edozer itzultzen dut, eta webgunearen egitura berriarekin oso erraza egiten zait itzulitakoari lekutxo bat aurkitzea, ez bada Softwarea edo Jokoak atalean, Mediatekan.

Webgune zaharretako zenbait irudi

Eta non?

Webgunea Eskoitzatik (Eskoriatzatik) osatzen dut egunero. Nire jaioterritik. Bizi naizen herritik. Non dagoen ez dakienari, Gipuzkoa eta Arabaren arteko mugan dagoela esango diot: Aramaixo ibarra sartaldean, Leintz Gatzaga hegoan, Aretxabaleta ipar eta ekialdean.

Ibai Oihanguren
3ARRANO.com