3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2007/11/15

- harpidetu

Softwarea - Evil Player

(Iragarkia: Glest 2.0.0 - Munstro berriak zure zain)

DATUAK

Argazkia

Evil Player, 1. pantaila-argazkia

Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

  Evil Player 1.22
Mota Musika jogailua
Sistema eragileak Windows
Beharrezko sistema Ez du ezaugarri berezirik behar
Lizentzia Copyright; baina erabili, elkarbanatu eta moldatzeko askatasunez, jatorrizko egilea nor izan den adierazten bada
Egilea Hakeem
Webgunea hakeem.gigahost.dk

FITXATEGIAK

 Jaitsi: windows (630kb) | ... 

DESKRIBAPENA

Evil Player musika jogailu bizkorra, tamaina txikikoa eta erabilterraza da. Inoiz ez dizu trabarik egingo. Zergatik? Horretarako ezaugarri berezi batzuk dituelako: leihoaren gardentasuna zehazteko aukera, erretilura ikonotzea eta ikuskera txikitua. Gainera, Evil Playerren leihoa oso txikia da bestela ere.

Evil Player, 2. pantaila-argazkia Evil Player, 3. pantaila-argazkia Evil Player, 4. pantaila-argazkia

Egin klik argazki baten gainean benetako neurriekin ikusteko.

Soinu formatu ugari

Soinu fitxategi mota guzti hauek jasaten ditu Evil Playerrek:

  • WAV

  • IT

  • Ogg

  • MP1

  • MP2

  • MP3

  • MTM

  • UMX

  • MO3

  • S3M

  • MOD

  • XM

Gehiago

Honez gain, programak oso leku gutxi hartzen du, mega bat baino dexente gutxiago. Baina honek ez du inongo eraginik soinuaren kalitatearekin, beste edozein musika jogailutan bezain ondo entzuten baita.

Beste ezaugarri aipagarri bat pluginen integrazioa da. Honi esker Windows Media Audio formatudun musika ere entzun daiteke, adibidez.