3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/11/01

- harpidetu

Softwarea - FireFTP

(Iragarkia: Glest 2.0.0 - Munstro berriak zure zain)

DATUAK

Argazkia

FireFTP, 1. pantaila-argazkia

Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

  FireFTP 0.94.6
Mota Hedapena
Aplikazioak Firefox 1.5 - 2.0.0.*
Egilea Mime ÄŒuvalo
Webgunea fireftp.mozdev.org

FITXATEGIAK

 Jaitsi / Instalatu: firefox (106kb) | ... 

DESKRIBAPENA

FireFTP Firefoxentzako hedapen bat da.

Hedapen honek zure fitxategiak FTP bidez sareratzeko balio du, FTP bezero bat da.

Zer da FTP bezero bat?

FTP bezero bat sarera fitxategiak igotzeko beharrezko tresna da, webgune bat duen edonork beharko duena ostalariak fitxategiak kudeatzeko ingurune bat eskaintzen ez badio.

FireFTP, 2. pantaila-argazkia FireFTP, 3. pantaila-argazkia FireFTP, 4. pantaila-argazkia

Egin klik argazki baten gainean benetako neurriekin ikusteko.

Indartsua ez, baina beharrezkoa

Egia esan, FireFTP ez da fitxategi mordoa igo eta jaitsi aritzen den inorentzako egokiena (horretarako FileZilla bezalako doako tresnak daude). Estuasun baterako egokiagoa da, izan ere ez baita FTP bezero indartsu bat. Baina programarik instalatu ezin duenak (edozein arrazoi dela medio, adibidez instalaketarako baimenik ez edukitzeagatik) FireFTP erabili ahal izango du bere Firefox nabigatzailearentzat hedapen hau jaitsi ondoren.

Gainera, FireFTP Firefoxen fitxa berri batean irekiko da, era eroso eta erabilterrazean.