Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.
FPG EDIT 2005 | |
---|---|
Mota | FPG editorea |
Sistema eragileak | Windows |
Beharrezko sistema | Ez du ezaugarri berezirik behar |
Lizentzia | GNU/GPL |
Egilea | Rogelio Fernández |
Webgunea | cdiv.sourceforge.net |
Jaitsi: windows (1.01mb) | ...
FPG EDIT jokogintzarako programa batzuek erabiltzen dituzten FPG fitxategiak sortzeko eta editatzeko aplikazio erabilterraza da.
FPG irudi fitxategiak DIV Games Studiorekin sortu ziren, eta DIV1 eta 2 programentzat beharrezkoak dira. DIV Games Studio "hil" ondoren, FastTrackek jarraitu zuen alde komertzialean programa hauek sortzen. DIVen hirugarren bertsioa egiten badute, FPG fitxategiak erabiliko dituzte. Alde ez komertzialean, berriz, nagusiki bi soft aske eta ireki sortu ziren: Fenix eta CDIV. Eta nahiz eta hurrengo bertsioetan FPG formatua ezin izango duten erabili (FastTracken baimenik ez dutelako), orain arteko bertsioetan FPGa erabiltzen dute.
Irudi fitxategi mota guzti hauek jasaten ditu FPG EDITek:
PNG
MNG
JNG
JPG
JIF
GIF
BMP
WMF
EMF
DIB
RLE
TGA
PCX
Gainera, 8 edo 16 bit dituzten FPG fitxategiak ireki, aldatu eta gordetzeko gai da, eta "Drag And Drop" (Arrastatu Eta Jaregin) sistemaren bidez erosotasun osoz sartu zein atera ditzakezu irudiak FPGetatik. Baina ezaugarri garrantzitsuena irudi animatuak FPGetaratzeko gaitasuna da, nahiz eta DIV Games Studio programak aukera hau onartzen ez duen.