3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/11/25

- harpidetu

Softwarea - IZArc

(Iragarkia: Glest 2.0.0 - Munstro berriak zure zain)

DATUAK

Argazkia

IZArc, 1. pantaila-argazkia

Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

  IZArc 3.6
Mota Trinkogailua
Sistema eragileak Windows
Beharrezko sistema Ez du ezaugarri berezirik behar
Lizentzia Copyright; baina elkarbanatzeko baimenarekin.
Egilea Ivan Zahariev
Webgunea izarc.org

FITXATEGIAK

 Jaitsi: windows (3.4mb) | ... 

DESKRIBAPENA

IZArc fitxategiak artxibo trinko bihurtzeko tresna ezagun eta ona da. Hau da, fitxategi batek tamaina handiegia badu diskete batean sartzeko, sareratzeko, edo zuk nahi duzunerako, tresna honekin bere tamaina txiki dezakezu era erraz batean. Eta, noski, dagoeneko trinkoturik dauden artxiboetatik fitxategiak ateratzeko ere balio du.

IZArc, 2. pantaila-argazkia IZArc, 3. pantaila-argazkia IZArc, 4. pantaila-argazkia

Egin klik argazki baten gainean benetako neurriekin ikusteko.

Fitxategi motak

IZArcen ezaugarririk azpimarragarriena jasaten dituen fitxategi mota kopurua da. Guzti hauek jasaten ditu:

  • 7-ZIP

  • A

  • ACE

  • ARC

  • ARJ

  • B64

  • BH

  • BZ2

  • BZA

  • CAB

  • CPIO

  • DEB

  • ENC

  • GCA

  • GZ

  • GZA

  • HA

  • JAR

  • LHA

  • LIB

  • LZH

  • MBF

  • MIM

  • PAK

  • PK3

  • RAR

  • RPM

  • TAR

  • TAZ

  • TBZ

  • TGZ

  • TZ

  • UUE

  • WAR

  • XXE

  • YZ1

  • Z

  • ZIP

  • ZOO

Egin dezakeena

Guzti hau egin ahalko duzu IZArcekin:

  • Artxibo berri bat sortu.

  • Lehendik zegoen artxibo bati fitxategiak gehitu.

  • Lehendik zegoen artxibo batetik fitxategiak kendu.

  • Artxibo batetik fitxategiak atera.

  • Artxibo bat aztertu.

  • Artxibo bat bihurtu.

  • Hondaturiko artxibo bat konpondu.

  • Artxiboetan nahi duzu fitxategia bilatu.

  • Gogoko Karpetak aukeratu.

  • Artxiboko fitxategien zerrenda eta xehetasunak (trinkotze ehunekoa,...) ikusi.

  • Artxiboak 3 t'erdiko disken tamainako zatietan banatu, edo beste tamaina batean zatikatu.

  • Arrastatu Eta Jaregin (Drag&Drop).

  • Windowsen arakatzailean azpimenuak ezarri.

  • Artxiboetako softwarea automatikoki instalatu.

  • Artxiboetan Gehitu/Ikusi aukerak jarri.

  • Klik bi egitean fitxategia berari loturiko programarekin ireki.

  • CheckOut, programa talde bat eratuz.

  • Bere kasa ateratzen den artxiboa sortu.

  • Artxibo bat e-postaz igorri.

  • Eguneraketak bilatu.

  • Hizkuntza ugarietatik bat aukeratu.

  • Birusak bilatu.

  • UU, XX edo MIME eran kodetu edo dekodetu.

  • Zatikako artxibo bat sortu.

  • Zatikako artxibo bat osatu.

  • SFX (bere kasa ateratzen den artxiboa) bat artxibo arrunt bihurtu.

  • Rijandael-AES (256 bit) enkriptatze metodoa erabiliz artxiboak enkriptatu.

  • .ize artxiboak dekriptatu.

Jasotako sariak

Sari guzti hauek baieztatzen duten IZArcen kalitatea:

SofoTex: 5 izar ListSOFT: Cool The File Transit: 4 izar nonags.com: 6/6 Freeware World Team: 5 satelite SoftNews: 5/5 SoftCatala: 4 domina WebAttack.com: 5 izar Editor's Pick SoftPedia: 5/5 Pick