3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/11/20

- harpidetu

Softwarea - poEdit

(Iragarkia: Thunderbird euskaraz)

DATUAK

Argazkia

poEdit, 1. pantaila-argazkia

Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

  poEdit 1.3.6
Mota Itzulpen tresna
Sistema eragileak Windows, Linux, Mac OS
Beharrezko sistema Ez du ezaugarri berezirik behar
Lizentzia MIT Lizentzia
Egilea Vaclav Slavik
Webgunea poedit.org

FITXATEGIAK

DESKRIBAPENA

Programa ugarik *.PO fitxategiak erabiltzen dituzte programaren interfazea hizkuntza ezberdinetara itzulia izateko. poEditek fitxategi hauek sortu eta editatzen ditu era erraz eta eroso batean.

poEdit, 2. pantaila-argazkia poEdit, 3. pantaila-argazkia poEdit, 4. pantaila-argazkia

Egin klik argazki baten gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarri garrantzitsuenak

  • Beste katalogo sortzaile batzuek ez bezala, poEditek datuak oso era trinkoan erakusten ditu. Esaldiak zerrenda batean ageri dira, tamaina handiko katalogoetan zehar errazki nabigatu ahal izateko, itzulitako zatia zenbatekoa den zuzenean ikusteko, baita itzulitakoetatik zeintzuk diren zalantzazkoak jakiteko ere.

  • Unix eta Windows sistemetan lan egin dezake.

  • Forma pluralak jasaten ditu.

  • Zuriuneak nabarmentzeko aukera.

  • Zalantzazko itzulpenak eta itzuli gabekoak nabarmentzen ditu, eta zerrendaren goikaldean kokatu.

  • .mo fitxategietara automatikoki konpilatzen dira katalogoak (hautazkoa).

  • Goiburuak automatikoki eguneratzeko aukera.

  • Erreferentzien arakatzaileak esaldia non eta zein kontestutan erabiltzen den esaten dizu.

  • Esaldi itzulgarrien iturburua arakatzeko erabil dezakezu.

  • KDE eta GNOME mahaigainekin bateragarritasuna, nahiz eta hauen erabilera ez den nahitaezkoa.

  • UTF-8 jasangarritasuna. poEditek sistema eragileak jasaten duen kodeketa oro ulertzen du, baina barnetik Unikodearekin lan egiten du.

  • Itzulpen memoriekin itzulpena automatizatzen da ohiko esaldietan. poEditek zure PO, MO eta RPM fitxategi guztietako itzulpenen datuak berrerabil ditzake.

  • Bilaketa leihoa katalogoan zehar bizkor nabigatzeko.

  • Iruzkinen edizioa.