3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2006/11/19

- harpidetu

Softwarea - SciTE

(Iragarkia: Zure jario irakurlea, sinplea eta erabilterraza)

DATUAK

Argazkia

SciTE, 1. pantaila-argazkia

Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

  SciTE 1.71
Mota Testu editorea
Sistema eragileak Windows, Linux
Beharrezko sistema Ez du ezaugarri berezirik behar
Lizentzia GNU/GPL
Egilea Neil Hodgson
Webgunea scintilla.org

FITXATEGIAK

DESKRIBAPENA

SciTE Scintillan oinarrituriko testu editore bat da.

Programaketarako ezin egokiagoa da testu editore hau, izan ere, hainbat eta hainbat programaketa hizkuntzatako gako hitzak nabarmentzen baititu programatzea asko erraztuz. Baina testu editore arrunt bezala ere erabil daiteke, oso erosoa eta sinplea baita.

SciTE, 2. pantaila-argazkia SciTE, 3. pantaila-argazkia SciTE, 4. pantaila-argazkia

Egin klik argazki baten gainean benetako neurriekin ikusteko.

SciTE hasiera batean Scintilla frogatzeko sortu bazen ere, haziz eta hobetuz joan da, eta gaur egun programaketarako testu editore bikain batean bilakatu da. Hainbat programaketa hizkuntzarekin lan egiteko erraztasunak ematen ditu, eta guztiz moldagarria da, izan ere bere properties fitxategiak aldatuz gailuaren itxura zehatz dezakegu.

Dituen ezaugarri ugarietatik batzuk hauek dira:

  • fitxen erabilera

  • lerroak mugatzeko aukera

  • lastermarkak

  • bilaketa eta ordezkatze sistema bikaina

  • saioa gorde eta eskuratzeko ahalmena

Scintilla

Scintilla iturburu kodearen eraketarako osagai aske bat da. Kodea sortzean oso baliagarriak diren ezaugarriak ditu: sintaksiaren estiloa aldatzeko aukera, kode osaketa, call tipak, debugerako markak jartzeko aukera, lerroen zenbaketa, hitz garrantzitsuen bereizketa,... Scintillari buruz gehiago jakiteko, klikatu hemen.

Programaketa hizkuntzak

Hauek dira ezagutzen dituen programaketa hizkuntza batzuk (baina edozein hizkuntzatarako balio du, ohar-blokak bezala):

  • Ada

  • Assembler

  • Batch

  • C/C++

  • C#

  • CSS

  • Fortran

  • HyperText

  • Java

  • JavaScript

  • TeX

  • Lisp

  • Lua

  • Matlab

  • Pascal

  • Perl

  • PHP

  • Python

  • Ruby

  • SQL

  • VB

  • XML

  • YAML

  • Eta gehiago...