3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2007/02/25

- harpidetu

Softwarea - Web Garatzailea

(Iragarkia: Glest 2.0.0 - Munstro berriak zure zain)

DATUAK

Argazkia

Web Garatzailea, 1. pantaila-argazkia

Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.

Ezaugarriak

  Web Garatzailea 1.1.3
Mota Hedapena
Aplikazioak Firefox (eta Flock) 1.0 - 2.0.0.*, Seamonkey (eta Mozilla Suite) 1.0 - 1.7.12
Egilea Chris Pederick
Webgunea chrispederick.com

FITXATEGIAK

 Jaitsi / Instalatu: firefox (235kb) | seamonkey (235kb) | ... 

DESKRIBAPENA

Web Garatzailea Mozilla Firefox, Seamonkey, Flock eta Mozilla Suitentzako hedapen bat da.

Hedapen honek webguneen garapenerako hainbat tresna dituen tresna-barra bat eta menu bat gehitzen ditu. Honela, webgunea bera aldatu gabe, esaterako, irudiak ezgaitu ditzakezu.

Tresna-barrak hainbat azpimenu ditu: Ezgaitu, Cookieak, CSSa, Inprimakiak, Irudiak, Informazioa, Denetarik, Inguratu, Neurriak, Tresnak, Ikusi Iturburua eta Aukerak. Eta azpimenu horietan dauden aginduekin edozer egin dezakezu.

Web Garatzailea, 2. pantaila-argazkia Web Garatzailea, 3. pantaila-argazkia Web Garatzailea, 4. pantaila-argazkia

Egin klik argazki baten gainean benetako neurriekin ikusteko.

Azpimarratu beharreko ezaugarriak

  • Elementu ugari ezgaitzeko aukera: irudiak, cachea, estiloak, Java, koloreak...

  • CSS estilo orriak editatu eta kudeatzeko ahalmena.

  • Inprimakien maneiua

  • Elementu ugariren informazioa (garaiera, IDa, ...) ikustea

  • Elementu jakin bat edo batzuk inguratzea.

  • Dokumentua balioztatzeko tresnak.

  • Leihoaren neurriak era erraz eta zehatzean aldatzea.

  • Orrien kodea aldatu ahala emaitza ikusteko ahalmena.