eskohitza.com

Eskohitza → Aipagarriak (8. orria)

RSS 2.0

Aipagarriak

Berriagoak1234567891011121314Zaharragoak

uzt.
18

Euskaldun baten striptease identitarioa

Identitate post-euskaldunak

Mahainguru honetarako molde teorikoko, jite akademikoko mintzaldia prestatzen hasi nintzen: gauza serioa, burutsua. Egiaren aitortzeko, lan nekeza, astuna suertatzen ari zitzaidan eta, halako batean, Xabier Aierdi maisu handiak Leioan irakasle izan nuelarik esan zidan zerbaitekin akordatu nintzen: Ideia onak dituzu, eta garagardo bat eskuartean duzula ederki azaltzen dituzu, baina alferregia zara akademikoki maila bereko gauzak egiteko.

uzt.
14

Sexu-esplotazioa 2008ko Europan

Moldavia da Europako herrialderik pobretuena. Europar Batasunaren atarian badago ere, bertan dago azken hamarkadetan loratzen ari diren sexu esplotazioaren, behartutako lanaren eta organo-trafikoaren egungo azokarik garrantzitsuena. Alina da negozio horiek utzitako biktimetako bat.

uzt.
09

Nafarroa bizirik

Bizitzan, orainera garamatzan osagaiak bilatu ohi ditugu iraganean. Bere oroitzapenen artean, txikitatik etxeekin jostetan aritzea gustatzen zitzaiola azpimarratuko du arkitektuak, eta aktoreak ikusi eta bereziki gozaturiko filmak ekarriko ditu gogora; euskaltzainak, apika, betidanik hitzekin izandako lilura nabarmenduko du. Aspaldikoa eta gaurkoa lotzen dituzten hari horiekin geure bizitzaren oihala ehuntzen baitugu, gure egoera, gaur egun garen hori, patuak markatutakoaren emaitza balitz bezala, zuzeneko ibilbide baten helmuga baitezpadakoa, eta ez kasualitatez josiriko bide malkartsu baten momentuzko hondar urratsa. Bizitzan hala egiten dugu, hala egin behar dugu noraezean, orainetik iraganerantz hariak bota, gutaz geure buruari kontatzen diogun narrazioa harilkatu ahal izateko. Nolanahi den ere, apurtu egiten dira, batzuetan, gure nortasunari euskarri ematen dioten hari horiek, eta jitoan gelditzen gara, geure istorioari zentzua emateko zeri heldu ez dakigularik. Orduan, gutienez bi estrategia ditugu eskuar. Lehena zailena da: narrazioari uko egin eta geure burua irudikatzeko bertzelako moduak xerkatu. Bigarrena hauxe izan liteke: hutsean, narrazio idealizatu bat egiteari ekin: gertatu zitzaiguna gertatu izan ez balitzaigu, gure gaurko egoera guziz desberdina izanen litzateke.

uzt.
09

Una historia sobre África

Reseña del libro: Kuma, Historia del África Negra, de Ferrán Iniesta

Que los años de la esclavitud son los años más deplorables de la historia de África ya lo sabemos, o al menos lo suponemos, porque probablemente la esclavitud nos suene a una de esas palabras que de tanto repetirlas dejan de tener sentido. Sí, la esclavitud fue una desgracia, pero no somos capaces de precisar con exactitud el verdadero alcance de esa desgracia. En cualquier caso nuestra ignorancia es normal, nunca hemos estudiado historia africana así que no tenemos porqué saberlo. A aquellos que les interese un poco más todo lo que sucede en ese vastísimo continente, pueden empezar por la historia, es la historia la que nos aclara lo que sucede en nuestros días, entre los pocos libros que tenemos en español sobre temas africanos, Kuma, Historia del África Negra, de Ferrán Iniesta, que acabo de terminar de leer.

Berriagoak1234567891011121314Zaharragoak