eskohitza.com

EskohitzaBlogakHerri puta hontan → Eskotxeriatza

RSS 2.0

Eskotxeriatza

Euxe (Herri puta hontan)

2008-05-21

Etiketak:

Laster gure herriari izena aldatu eta Eskotxeitza edo Eskotxeriatza deitu beharko diogu.

Jendeak herriari buruz hitz egiten duenean, honako kexa hau askotan entzuten da: ez dago aparkatzeko nahikoa leku. Nire kexa, aldiz, juxtu alderantzizkoa da: kotxe larregi dago daukagun herri txikirako.


Edozein lekutara begiratuta ere, ez duzu pareta politik, parke handirik, lorerik... ikusiko, lehen planoan beti kotxeak, kotxeak eta kotxeak ikusiko dituzu. Laster helduko da momentua non bai plaza erdian, baita Aitzorrotzeko zelaian ere kotxeak besterik ez ditugun aurkituko. Egia esan, Aitzorrotzen behin baino gehiagotan egoten dira. Hara!!!, baita plazan bertan ere, autoritateak (???) desagertu ostean.


Aparkaleku gehiago egin nahi badira, herrian dauden beste gauza batzuk kendu beharko ditugu: plaza, kiroldegia, eliza, zelaiak, parkeak... eta azkenean gure herria aparkaleku handi bat izango da, Gasteizko Boulebardeko aparkalekua modukoa: zutabe mordo bat jarri eta kale bihurriak marraztuz. Gero horrela, tapatu, gainean denda batzuk jarri eta beste makroaparkaleku-hipermerkatu bat eduki dezakegu.


Autopista berriaren aurka gaude gehienok. AHTren aurka gaude baita gehienok. Baina askotan aurka egoteaz gain, beste garraio sare ekologikoago baten alde egin dezakegun ekarpen handiena eta onena, gure kotxea alde batetara utzi eta hankak, bizikletak eta garraio publikoak erabiltzea da. Leku batetik bestera joateko beste era batzuk erabili beharko ditugu guztiok ere, errazena eta azkarrena aukeratu beharrean, ama lurra, gure ingurua eta gure herria bera defendatuko dituzten garraiobideak erabiliz. Bestela, egunen batean gure herriari izena aldatu beharko diogu eta niri oraindik eskoriatza edo eskoitza, eskotxeriatza edo eskotxeitza baino gehiago gustatzen zaizkit. Hala ere denetara ohitzen gara.


Bizitzak emandako plazer txiki hoiengatik ez balitz. Dena kritikatu eta zirikatu ezingo dut egin, eta idazten dudan bakoitzean, ezagutzen ditudan plazer txiki hoietako bat aipatuko dut, berataz gozatu nahi duen edonork ezagun dezan. Normalean, jateko, edateko, ikusteko... gauzak izango dira. Gaurko honetan, entzutekoa eta sentitzekoa. Orain dela gutxi Asturiesen ezagutu nuen hizkuntza bat aipatuko dut. Hizkuntzaren izena: Xíriga. Llanesko kontzejuko teilagileek eta ladreilugileek erabiltzen zuten, beraien bezero eta buruzagiek piperrik ere uler ez zezaten. Zergatik den kuriosoa? polita izateaz gain (asturianuaren gisa) euskaratik jasotako hitz ugari erabiltzen ditu (itxuraz Euskal Herri inguruan, batez ere Bizkaialdean, lan asko egiten zuten teilagile hauek). Adibide gisa, hemen hitz batzuk: artolo, asúa, bai, bate, chalupa, chacurru, motil...

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

lore 2008-05-23

Bat nator zurekin Euxebio,  

 

eta honen arira, azken egun honeitan, kotxie konpontzen naukenez, horrek "behartuta" laneko joan etorrixe bizikletaz eitten nabil, eta egixa esanda gustue hartu dotzat, hori bai zerura inoiz baino gehixau begiratzen dot. Nik uste, kotxiek arazo bihurtu diren sasoi honeitan, bakoitzak bere aldetik zerbait jarri beharko geuke, honen presentzia murrizteko. Lanera, gertu daukenak batik bat, edo eta herrixen barruen gutxienez, erabili hankak edo bizikletie, askotan kotxien baino denbora gutxiau bier izaten da, aparketako dauzen arazuek kontutan izanda. Gauza danetan moduen , gogue bier da. Animo!!

atxabaltarra 2008-05-27

Hitz politak bai... baina hondartzara joateko geure autoa erabiltzen dugu.

eskoitzarra 2008-05-30

Bieko!!  

 

ia nun erueten dittuzun bestela, sonbrillie, neberie, hamakak, amama etabarrak!!!

Etiam 2008-06-16

Bueno, bueno, bueno... Euxe blogari! 2008a sorpresaz betea datorrela!  

 

Hurbiletik jarraituko dot "bizitzak emandako plazerren atala", bai horixe.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)