eskohitza.com

EskohitzaBlogakBerbeRtan → Nekazaritza eta globalizazioa

RSS 2.0

Laboreen prezioak gora, gasolina ere bai, nekazaritza eta abeltzaintza berriz globalizatuz. Bitartekariak kendu behar al ditugu?

Egunotan komunikabide guztietan ari gara ikusten eta entzuten. Oinarrizko elikagaiak garestitzen ari ei dira eta horrela jarraituz gero, munduko hainbat herrialdetan gosetea izango omen dute urte gutxi barru.

 

Batzuk diote horren errua bioerregaiak ekoizteko erabiltzen diren laboreek dutela, beste batzuk diru funtsetako espekulazioak, edo Txinatarrek esnea edaten hasi izanak ere baduela eraginik. Benetako arrazoia ez dugu sekula jakingo ez, baina eraginak igartzen hasi gara.

 

Hemengo nekazari eta abeltzainak hasi dira kexatzen. Abereen elikagaiak gora eta gora egiten ari direnez, produkzio kostuei aurre egin ezinik ei dabiltza. Batek telebistan zera esaten zuen, nekazari eta abeltzainek, eroslearengandik gertuago egon beharko dutela aurrerantzean, hau da, bitartekari katea moztu eta euren produktuak era zuzenago baten saltzen hasi beharko dutela, salmentaren etekinetik zati handiago bat eskuratu ahal izateko.

 

Horixe da izan ere Katalunian batzuk darabilten sistema. Asteburuan ikusi nuenez, konsumitzaileen kooperatibak sortu dituzte. Kooperatiba hauetan zuzenean erosten dizkiete barazkiak nekazariei, bakoitzak zer behar duen asteroko zerrenda bat egin eta batzorde bat arduratzen da erosketak egiteaz. Produktuak 50-100km inguruan erosi behar omen dira eta produktua bakarrik ez, salmentararteko kate guztia (lan eremua, garraioa...) ere ekologikoa izateaz arduratzen dira. Ekimen interesgarria iruditu zitzaidan. Pentsatu dut bat datorrela hemengo nekazariak telebistan esaten zuenarekin.

 

Kontsumitzaileen kooperatibei buruz informazioa bilatzen aritu naiz eta Euskal Herrian ere badirela ikusi dut.

 

Dena den, guzti honek zalantzarik ere sortzen dit. Nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa, gertukoa, normalean esplotazio txikiei lotua izaten da eta prezioz ere garestiagoa. Balio ote du eredu honek gaur egun daukagun eskari handiari erantzuteko? Gure gizarte industrial honetan, ba al dago nahiko jenderik lehen sektorean lan egiteko prest? edo ekimen "alternatibo" izaten jarraituko ote dute halakoek? Prest al gaude gu esfortzu handiago bat egiteko, naturalago jatearen ordainetan?

 

Zalantzak zalantza, apostua egiteak merezi duela uste dut.

 

 

 

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

doro 2008-06-11

lekutxo bat itxi biherko dotzegu lan egin daixien, ezta? ados nau zurekin, jendia prest egon beharko litzakela lehen sektorean aritzeko, baina aritu daitezen lekua utzi beharko dotzegu ba? hainbeste etxe, autopista, tren eta bide gorri, ez dakit ba danok kabiruko ete garen...

Oh! 2008-06-12

Ez dago ezer asmatu biherrik, edo hobeto esanda asmatu biherriekua azpaldi asmatu zuten. Bertako baserritarrek betidanik egin dute salmenta zuzena. Aurrera jarraitzen dugun bakanen batzuk oraindik ere hortan jarraitzen dugu. Herriko harategi eta denda txikietan nahi izanez gero, bada bertako kalitatezko hainbat produktu natural. Kontua da kontsumitzaileak benetako kontzientzia ba ote duen. Nire ustez hitzegin asko hitzegiten da kontsumo bideragarri, natrual, zuzen...horren gainean. Baina gero supermerkatuan karrua beteta lasai joaten gara etxera, erosi duguna nondik datorren ez dakigula. Herrikoa kontsumitu nahi duzula? Hasi herrian erosten.

Andoni 2008-06-14

Esauketan dot herriko eskaintza hori, erosten dot eta bertan. Baina zuk esandako moduen supermerkatu handixetan be asko erosten dogu. Eta zergatik egiten dogu hori? Kontzientziak eraginik ez daukenik ez dot ukatuko, baine gaur egun erosliok beste motibazino batzuk dittuaule esango nauke.  

 

 

 

Power 2008-06-14

Zorionak tio, baña ez pentzau palan irabazten itxiko dotzutenik  

 

Ondo pasau eguna

aina 2008-06-16

Munduko dentsitate kooperatibo handienetakoa duen bailara izanik, zergatik ez artikulatu edo bultzatu bailara mailako proposameni? Uste dut horretarako minbreak egon daitezkeela hemen...

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)

Azken erantzunak

Etiketak

2011 hauteskundeak abeltzaintza AEB AHT Aitzorrotz albisteak 2.0 Alejandria alkatea android android euskeraz AP-1 arazoa aretxabaleta argia sariak arrazakeria askatasuna atxabalta Atxorrotx autopista barkos iraulis Bazen behin... bertso afaixa bertsuek bidehuts bioerregaia bloga boterea bush Compartir Dóna Gustet copyleft Darwin degurixa demokrazia desafixua dragoibola dragonball Eboluzioa Eduardo EEBB egoitza egunkaria eguzkia EHZ eingeinke ekologia ekologikoa el corazon del sapo eliza emakumea emigrazioa erlijioa errepresioa eskohitza Eskoitza eskoriatza eskutitza estandarrak estricalla Eurocopa euskal herria euskal literatura musika euskal-selekzioa euskalgintza euskara euskera eztabaida facebook firefox futbola gabonak Galeano Galiza garapenerako lankidetza Gari garraio publikoa Gioconda Belli gmail gnu/linux gogoeta Haiti hauteskundeak Hautespen naturala herri indigenak hipokrisia hotmail IE ikastaroa inboluzioa informatika inkernu inkernu agurra 5 urte integrazioa internet internet explorer irak irteera jaiak jaixak jamendo janari bilketa jokoak jokuak Karlos osinaga kataia eten barik kloakao kontsulta kontsumitzaile kooperatiba kotxeak krisia Kultura laboa lehendakaria librezale Liburutegia lokalizazioa memoria Michael Jackson minecraft miss miusikal moments monarkia mozilla mugikorrak musika musika askea Nafarroa natura nazioak nekazaritza nortasuna nubi elkartea oñati obaba ondare historikoa oporrak palestina Pirritx Porrotx sarrerak psikosia poesia postarixa presoak sagardotegia sahara san pedroak san pedruak Sanpedruak sarea seiluak senidetzea SGAE google software librea sormena telegarraioa toponimia twitter ubuntu umorea undefined willis drummond windows wordpress xenofobia Zientzia zinia


Blog honetako edukiak Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziaz babestuta daude.