eskohitza.com

EskohitzaBlogakBarkos iraulis → Inkernu, 5 urte ta aurrera!!

RSS 2.0

Inkernu, 5 urte ta aurrera!!

Dorleta Kortazar (Barkos iraulis)

2008-11-26

Etiketak:

Abenduaren 5a zan, oin bost urte. Buruhauste mordo baten ondoren, zabaldu zittuen bere atiak Inkernu tabernak. Bost urte besterik ez die pasau, baina betidanik bertan egon danaren sentsaziñua daukat.

Bost urte luze honeitan herri txiki honen gorabeherak bertan bizitzeko parada euki dogu, berri onak ospatu dittugu, eta mingotsak ikasgai gisa hartzeko saiakera egin dogu.

Uste dot, lortu dogula herritarrengana gerturatzen, guztiak beso zabalik hartzen (bueno, ate zabalik), pertsonen ekarpen eta ekimenei leku egiten. Makina bat pertsona pasatu da bertatik bost urte hauetan, lagunarteaz gozatzen, musika apur bat entzuten, antzerkia bizitzen, erakusgai zauena aztertzen,…

Azaroaren 29an agur esango duzkue bost urte hauetan lagun izan ditugun Iñakik eta Ainitzek (eta Edortak, Iñastok, Ainhoak…), bestelako ekimen batzuk gorpuztu guran. Baina errelebua prest dau, eta seguru Juan Karlosek, Itziarrek & familyk  erronkari eusten jakingo dauiela. Zorte on danoi. Guk bitartien betiko lekuen jarraituko dogu, barraren beste aldien, bizitzak oparituko duzkun momentuei leku eginaz; oso urrin fan barik, zapatu honetan, kriston egitaraua eta giro paregabia Inkernun. Gonbidatuta zaz!

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

David 2008-11-27

Txoko txiki txukuna  

giro atsegina  

emandako guztia  

ahaztu ezina  

Zorionak Ainitze!!  

Zorionak Piña!!  

ez da makala izan  

indako ahalegina.  

 

Bost urteko bizitza  

ez da ez laburra  

ta orain bukatu behar  

mekaguen la burra  

goza zazue behintzat  

falta den apurra  

tristea ez dadin izan  

zapatuko agurra.  

 

Publiko izateak  

hauxe ekartzen du  

bost urtetan izan da  

denon topaleku  

batzuntzat paradisu  

besteentzat infernu  

ozen esan dezagun  

gora gure INKERNU.  

oh! 2008-11-27

ZORIONAK ZUEN LAN BIKAINAGATIK!!!!!!!!  

 

BENETAN ASMATU DOZUE!  

PATXO BAT.

neu 2008-11-27

Ona bertsua. Zorionak Inkernu!

iña 2008-11-27

jode dabid hori dek bertsotarako artia!!!  

larunbatien triste jarriko giñelakuan ginguzen baina osteguna  

eta ia triste....  

ONENA FALTA JAKU TXABALES..........

unanue 2008-11-27

hitz gutxiau ta ekintza geixau...horren eredu garbixa zueik eindako dana. zorte on zuen proiektu barrixekin!!  

biba zuek eta biba inkernu!!  

 

zapaturarte....

mari 2008-11-27

Zorionak Iñaki eta Ainitze.  

Lan bikaina egin dozue. Tabernia , musikia, pintxuak, pizzak, kultur eskaintza... herrixa animetan eta aberasten jakin dozue.  

Listoia oso goixen itxi dozue.  

Suerte, zuen lan barrixetan!

iñaki eta ainitze 2008-11-30

hemendik eskerrak emun gure dotzuau urte honeitan gurekin egon zarien danori!!! benetan plazer bat izan da!!!  

eta atzoko jaixana ba sin komentarios oso gau espeziala izan zan eta horren testigu jendiak indako komentarixuak!!!  

BENETAN ESKERRIKASKO DANORI BIXON PARTEZ!!!!  

DANON ARTIEN TABERNA ESPEZIAL BAT IZATIA LORTU DOU!(DANON ARTIEN ESATEN DOTENIEN DANON ARTIEN DA!!!)  

 

 

INFERNUAN JUNTAUKO GARE DANOK!  

 

 

MUXU POTOLO BAT

Orixolpetik 2008-12-02

Eskerrak gutxitan izaten dien horrelako egunak,bestela emozino gehiegi ta edateko gauza gutxi egun bakar baterako.  

Mila esker Pareja eta lanien izan zarien danoi ,eta aurrerantzian ere berdintsu jarraitu.  

Kriston patxo pila danoi

eskorian 2008-12-16

Zelako blog penagarria, ez du batere balio.

Dorleta 2008-12-17

Zertaz ari zara, eskohitza blog komunitateaz edo konkretuki Barkos Iraulis blogaz?

eskorian 2008-12-18

Eskohitza blogari hain zuzen ere. Blogalari asko baina artikulu gutxi.

Eskohitza 2008-12-20

Aupa Eskorian;

Egia esan, ez zaizu arrazoirik falta. Mugimendu gutxi dago blogetan. Dana dala, saiatuko gara guztia hobetzen eta webguneari martxa pixka bat ematen. Zeuk ere blog bat izatea nahiko bazenu edota ideiaren bat baduzu weba hobetzeko esaiguzu lasai asko. Eskerrik asko.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)