eskohitza.com

EskohitzaBlogakHerri puta hontan → Beltz bat eta Bin Laden

RSS 2.0

Beltz bat eta Bin Laden

Euxe (Herri puta hontan)

2009-01-20

Etiketak:

Itxuraz, Bush joan eta Obama etortzeak izugarrizko onurak ekarriko dizkio mundu guztiari.

Gaur AEB edo EEBB izeneko nazio batean beltz bat lehendakari izango da eta itxuraz, notizia hau oso garrantzitsua da gu guztiontzat. Batetik, beltza eta lehendakari izatea ez delako batere ohikoa. Orain arteko lehendakari guztiak zuriak izan dira eta oso gaizki egin dute, batez ere azkenak, George Bush izena zuen batek. Eta zera pentsatu dute: zuriek gaizki egiten badute, behar bada zuriak direlako izango da eta beltz bat aukeratzen badugu, behar bada hobeto egingo du. Inori ez zaio bururatu sistema bera izan daitekeela arazoa: Demokrazia, inoiz egon den sistemarik higuingarrienetakoa, boto batzuen azpian (lau urtero botatzeko eskubidea herriari emateari deitzen diote demokrazia) diruaren eta betikoen boterea mantentzeko asmatua.

 

Orain beltz bat jarri eta bat-batean politiko guztiak onak bihurtuko dira, inork ez du inor zapalduko, gerraterik ez da egongo, Palestina libre izango da laster, eta aberats eta pobreen arteko diferentziarik ez da egongo AEBetan. Bejondeiola demokraziari eta baita Obama berari ere. Ze ondo, bi minututan dena konponduta.

 

Esperantza saldu nahi digute eta hara nola justifikatzen duten: hain zen txarra aurreko lehendakaria non orain denak hobera egingo duen. Demokrata, errepublikar edo beste edozein disfrazen azpian, beti ere aurrera egingo du sistema kapitalistak eta horretarako, noski herria behar dute, botoa emango dien herria, horrela beraien boterea legitimatuz. Herria, sistema kapitalista demokratikoaren komuneko papera.

 

Bestalde, nahikoa kuriosoa da lehendakari eta lehendakari ordearen izena batuaz lortzen dena: Obama Biden, hau da, Obsama Bin Laden. Begira non zegoen hau ere.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

leire 2009-01-28

Neri Juanma Bajo Ulloan "Airbag" filma etorri jat burura. Gogoratzen dozue azken eszena? Lehendakari beltza genuen bertan. Zergatik ez?

sanblas 2009-02-04

ez gaitezen engañatu: estatu batuetan ez du obamak aginduko, oligopolio guztiak manejatzen dituzten esku beltzak baizik. balio duen botere bakarra botere ekonomikoa da.  

 

eta bitartean danok telebistai begira: hain guapoak dira obama eta bere familiakoak...  

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)