eskohitza.com

EskohitzaBlogakHerri puta hontan → Numeruak

RSS 2.0

Numeruak

Euxe (Herri puta hontan)

2009-01-30

Etiketak:

Numeruak gure gizartea nola doan erakusten dute

764 ohe huts. Euskal preso politikoen kopurua, seguraski artikulu hau idazten hasi eta amaitu tartean, goruntza egingo duen numerua. Estatu espainolaren errepresioaren numerua.

10 urte. Gara sortu zela hamar urte egingo ditu. Zorionez Gara daukagu. Zoritxarrez, Gara Egin itxi zutelako sortu zen. Eta nahi dutenean hau ere...

40,15 miloi euro. Banco Santanderrek azken urtean irabazitakoak. Bankoentzat ez dago krisirik. Beraiek sortzen dituzte guk denok sufritzen ditugun krisiak, baina ez dira batere arduratzen, beraien irabaziak gora doaz eta. Eta gainera gobernuaren laguntzak lortzen dituzte krisiagatik. Non dago Banco Santanderren krisia?

Numeruak bakarrik dira, baina gauza asko esaten dituzte.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Lartaun 2009-02-06

holaxe da bai, gure gizarte hau kisis gogor baten sartute dau eta horren adierazle matematiko die zuk aipatu dittuzun numero horreik.  

eta bai, gure numero horreik negatibuek die, baiña txarrena, gure \"zalbatzaille\" dien banku, sasi politiko eta beste hainbeste narrusendo, poltsikuak ondo beteten dabitzela da, gu \"zalbau\"-guran.  

 

uste dot gure zenbaki negatibo horreik gorutz segiruko dauiela hurrengo egunetan, bai krisi ekonomikua, bai preso kopuruak, ilegalizaziñuak....  

 

 

 

 

 

www.fotolog.com/lartaun

doro 2009-02-17

numero gehixau:  

80 ekarpenetik gora jaso die Udaletxien Zapaterok emango duzkun 720.000 eurotik gora zertan gastau proposatuz (ixa beste 9.000 euro gastau beharko die Españako Gobernuak diruz lagundutako obrak diela esateko, baina tira, gure portalien Francon kartela desagertu bazan, oin be holako "istripuren" bat gertatu leike, zeinek daki!).  

 

D3M plataformak 47.337 sinadura bildu ditu (Eskoitzan ez hainbeste, beraz martxoak 1erako azken esprina egin beharko dogu).  

 

Gaur bertan postontzian 10 sobre jaso ditut (5na bikoteak eta biok), bakoitzaren botopaperekin. Zabaldu be ez ditut egin, zertarako? nik gura dudan aukerarik ez badot aurkituko? zenbat pertsonak egin beharko du lan klandestinoa gure herrietan, nik gura dudan botopapera eskuratzeko? (interneten jesterik be badago).  

 

Zenbat diru gastatuko da krisi garai honetan propagandarako? zenbat goxoki, puxtarri, guardasol, kondoi, larrosa, usb, metxero, estenatoki, musika talde... eta zertarako? norberak argi badaukagu zeini eman botoa edo zeini ezin diogun botorik eman!

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)