eskohitza.com

EskohitzaBlogakEskohitza blog komunitatea → Sasibertsoak, pertsona arantzadunentzat

RSS 2.0

Sasibertsoak, pertsona arantzadunentzat

Aldatzeko barran einddako sasibertso batzuk...

Garai batean, gure bailara

askea eta alaia

gero sartu zen gure artera

larpurtu nahian etsaia

eskabadora, tunel ta zubik

apurtu dute paisaia

sarraskeria geldi dezagun

oraintxe dugu garaia

 

 

Pagadi berde, soro emankor

haritz eta sasitarte

ezingo dira inoiz asetu

guztia apurtu arte

herri guztia kontra daukate

erizain eta alkate

demokrazia hitz erosoan

herria dago aparte

 

 

besteei mesede egitearren

gure buruari kalte

letra izena jarri diote

dena horren elegante

abiadura handian doaz

Lakua ta ibarretxe

horrela orain Sabin etxea

askoz gertuago dute

 

 

Zergatik zure auzo horretan

daude holako parkiak?

Horren gustuko izan ezkero

azpiegitura handiak

zure etxeko lehio parean

jarri itzazu guztiak

despertadore beharrik ez da

jaikiko zau zaratiak

 

 

Batzuentzako proiektua da

beharbada gustokoa

konstruktoreek ederki bete

dute heuren poltsikoa

jeltzaileen artean iada

hau horren tipikoa

ondo ensaiaturik daukate

monopolisen jokoa

 

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

ibai 2009-02-11

Ongietorri Eskohitzara Xabi! Ondo dauz bertsuak, batez be kontutan hartuta Aldatzeko barran eindakuak diela...  

zangi 2009-03-29

sasibertsolarixa ta sasieskoitzarra bebai!

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)