eskohitza.com

EskohitzaBlogakLibre eta euskaldun → Nola konpondu Ubuntuk Hotmail berriarekin dituen arazoak

RSS 2.0

Nola konpondu Ubuntuk Hotmail berriarekin dituen arazoak

Ubuntu GNU/Linux banaketaren erabiltzaileok azkenaldian arazoak eduki ditugu Hotmail berria erabiltzeko. Alde batetik, Hotmail ireki orduko nabigatzailea eguneratzeko eskatzen digun mezu bat erakusten zaigu, eta, beste munduko arazoa ez izan arren, nahiko gogaikarria da aldiro orri hori ikusi beharra.

Bestetik, Hotmail webposta zerbitzu berriarekin ezinezkoa da mezu baten testua idaztea, eta hau benetan arazo larria da.

Kontua da Ubuntun lanean dabiltzanek Firefoxi aldaketa batzuk egin ohi dizkiotela sistemara egokitzeko, eta aldaketa horietariko baten ondorioak direla jasaten ditugun arazoak. Beste GNU/Linux banaketa batzuetan, adibidez, ez dute inongo arazorik Microsoften web bidezko posta zerbitzua erabiltzeko. Mozillaren webgunetik Firefoxen .tar.bz2 artxiboa jaitsi dutenek ere ez dute arazo hori izango, noski.

Nik bezala arazo honekin topo egin baduzue, hona hemen konponbide erraza:

  1. Ireki Firefox eta idatzi helbide-barran about:config. Konfigurazioa aldatzeko orrira sartu nahian zabiltzanez, ohar bat agertuko zaizu, kontuz ibiltzeko eskatuz. Klikatu “Kontuz ibiliko naiz, zin egiten dut!” botoian.
  2. Behin konfigurazio orrian, sartu vendor iragazkia eta ageriko diren emaitzetatik aukeratu general.useragent.vendor.
  3. Klikatu birritan testu-katearen gainean, eta “Ubuntu” testua agertuko da. Ezabatu testua eta klikatu “Ados“.
  4. Berrabiarazi Firefox, eta arazoa konponduta!

 

[25]ubuntu-hotmail-1.png

Firefoxen konfigurazioan aldatu beharreko katea arazoa konpontzeko

 

Espero dut niri bezala, zuei ere arazoa guztiz konponduko dizuela honek. Bestela, idatzi iruzkin bat eta saiatuko naiz beste irtenbideren bat bilatzen.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)

Ubuntu

Erabili Ubuntu, bizi libre

Twitter

    Azken erantzunak

    Etiketak

    2011 hauteskundeak abeltzaintza AEB AHT Aitzorrotz albisteak 2.0 Alejandria alkatea android android euskeraz AP-1 arazoa aretxabaleta argia sariak arrazakeria askatasuna atxabalta Atxorrotx autopista barkos iraulis Bazen behin... bertso afaixa bertsuek bidehuts bioerregaia bloga boterea bush Compartir Dóna Gustet copyleft Darwin degurixa demokrazia desafixua dragoibola dragonball Eboluzioa Eduardo EEBB egoitza egunkaria eguzkia EHZ eingeinke ekologia ekologikoa el corazon del sapo eliza emakumea emigrazioa erlijioa errepresioa eskohitza Eskoitza eskoriatza eskutitza estandarrak estricalla Eurocopa euskal herria euskal literatura musika euskal-selekzioa euskalgintza euskara euskera eztabaida facebook firefox futbola gabonak Galeano Galiza garapenerako lankidetza Gari garraio publikoa Gioconda Belli gmail gnu/linux gogoeta Haiti hauteskundeak Hautespen naturala herri indigenak hipokrisia hotmail IE ikastaroa inboluzioa informatika inkernu inkernu agurra 5 urte integrazioa internet internet explorer irak irteera jaiak jaixak jamendo janari bilketa jokoak jokuak Karlos osinaga kataia eten barik kloakao kontsulta kontsumitzaile kooperatiba kotxeak krisia Kultura laboa lehendakaria librezale Liburutegia lokalizazioa memoria Michael Jackson minecraft miss miusikal moments monarkia mozilla mugikorrak musika musika askea Nafarroa natura nazioak nekazaritza nortasuna nubi elkartea oñati obaba ondare historikoa oporrak palestina Pirritx Porrotx sarrerak psikosia poesia postarixa presoak sagardotegia sahara san pedroak san pedruak Sanpedruak sarea seiluak senidetzea SGAE google software librea sormena telegarraioa toponimia twitter ubuntu umorea undefined willis drummond windows wordpress xenofobia Zientzia zinia


    Blog honetako edukiak Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziaz babestuta daude.