eskohitza.com

EskohitzaBlogakEskohitza blog komunitatea → Anne Miraken ofizioa

RSS 2.0

Anne Miraken ofizioa eguzkiari irteten eta sartzen laguntzea da. Jakin nahiko nuke nor den Euskal Herrian ofizio hori duena. Esango nizkioke hitz pare bat.

   Beti izan naiz txarra irakurketarako. Bostgarren mailan Ketxusen Zooa irakurri nuenetik hona, Bostak Ihesi eta Felix Likinianoren biografia uste dut direla ehun orri baino gehiagorekin osorik irakurri ditudan liburu bakarrak, poesia libururen bat tarteko.

   Orain dela urte pare bat ordea, nire salbazioa aurkitu nuen. Eduardo Galeanoren poema bat tokatu zitzaidan parean, Los Nadies, oker ez banago.  Sentsazio berezi bat sortu zidan, gauza tristeak kontatuaz irribarrea ateratzea lortzen du idazle honek. Bizitzako detaile txikiekin sortzen ditu istorioak. Ezin da jakin benetakoak edo berak asmatuak diren; bata zein bestea, suposatzen dut. Nire txoko hau estrenatzeko istorio horietako bat kontatuko dizuet:

 

En algun lugar de Pennsylvania, Anne Mirak trabaja como ayudante del sol. Ella está en el oficio desde que tiene memoria. Al fin de cada noche, Anne alza sus brazos y empuja al sol, para que irrumpa en el cielo; y al fin de cada día, bajando los brazos, acuesta al sol en el horizonte.

Era muy chiquita cuando empezó esta tarea y jamás ha fallado a su trabajo, porque ella sabe que el sol la necesita.

Hace medio siglo, la declararon loca. Desde entonces, Anne ha pasado por varios manicomios, ha sido tratado por diversos psiquiatras y ha engullido muchísimos psicofármacos. Nunca consiguieron curarla. Menos mal.

 

   Eduardo Galeanoren El libro de los abrazos  liburutik ateratako istorioa da hau. Jakin ezazu benetakoa ala berak asmatua den! Dena dela, garbi dagoena da, istorioko pertsonaiak gezurretakoak izanda ere egunero bizitzen direla munduan horrelako egoerak. Eta ez dagoela herrialde guztietan Anne Mirak bat eguzkia goizero goizero bere lekuan ipintzeko.

   Asiar kontinenteko ekialdeko herrialde bat baino gehiagotan milaka langileren artean altsatzen dute eguzkia egunero zerura, eguzkiaren beroa itotzeko ur trago pare baten truke. Espainian ez dago arazorik, ziurrenik telebistan goizetan ematen dituzten programak ez ikustearren, bera bakarrik igoko da ihesi. Eta nola ez, Estatu Batuek ordaindu egingo diote eguzkiari irten dadin. Irten, euren zeruan, eta baita Colombiako, Angolako, Guatemalako, Panamako, Irakeko eta abarretako zeruetan ere. Horregatik leku batzuetan eguzki berria nahi dute. Baina gure telebistentzat arazoa ez da eguzkia, leku horietan ura faltan dutela baizik; hemen ez, eskerrak.

 

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

aina 2008-06-16

Zirkulu artikoan izan naiz eta Ane Mirak-ekin gogoratu naiz. Han eguzkia neguan hibernatze prozesuan egoten da, indarrak biltzen; eta udan, aldiz, eguzkiak gogotik egiten du lan, etenik gabe. Agian ez da estrategia txarra: atseden hartu, behar denean dena emateko...  

 

Galeanoren 'El libro de los abrazos', benetan liburu ederra. Gomendagarria!

EGUZKIPETIK 2008-06-27

Ze istorixa politxa eta hori bai lan ederra Anne Mirak-ena. Bapatian nire liburu gustokuena gogoratu dot, eguneroko gauza xinplienaz disfrutatzeko ipuin bilduma bat: Historias de Cronopios y Famas. Zu Cronopio edo Fama zaren jakin nahi badozu oparitu zaitxez liburu hau eta agian barre ein gozu...

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)

Azken erantzunak

Etiketak

2011 hauteskundeak abeltzaintza AEB AHT Aitzorrotz albisteak 2.0 Alejandria alkatea android android euskeraz AP-1 arazoa aretxabaleta argia sariak arrazakeria askatasuna atxabalta Atxorrotx autopista barkos iraulis Bazen behin... bertso afaixa bertsuek bidehuts bioerregaia bloga boterea bush Compartir Dóna Gustet copyleft Darwin degurixa demokrazia desafixua dragoibola dragonball Eboluzioa Eduardo EEBB egoitza egunkaria eguzkia EHZ eingeinke ekologia ekologikoa el corazon del sapo eliza emakumea emigrazioa erlijioa errepresioa eskohitza Eskoitza eskoriatza eskutitza estandarrak estricalla Eurocopa euskal herria euskal literatura musika euskal-selekzioa euskalgintza euskara euskera eztabaida facebook firefox futbola gabonak Galeano Galiza garapenerako lankidetza Gari garraio publikoa Gioconda Belli gmail gnu/linux gogoeta Haiti hauteskundeak Hautespen naturala herri indigenak hipokrisia hotmail IE ikastaroa inboluzioa informatika inkernu inkernu agurra 5 urte integrazioa internet internet explorer irak irteera jaiak jaixak jamendo janari bilketa jokoak jokuak Karlos osinaga kataia eten barik kloakao kontsulta kontsumitzaile kooperatiba kotxeak krisia Kultura laboa lehendakaria librezale Liburutegia lokalizazioa memoria Michael Jackson minecraft miss miusikal moments monarkia mozilla mugikorrak musika musika askea Nafarroa natura nazioak nekazaritza nortasuna nubi elkartea oñati obaba ondare historikoa oporrak palestina Pirritx Porrotx sarrerak psikosia poesia postarixa presoak sagardotegia sahara san pedroak san pedruak Sanpedruak sarea seiluak senidetzea SGAE google software librea sormena telegarraioa toponimia twitter ubuntu umorea undefined willis drummond windows wordpress xenofobia Zientzia zinia


Blog honetako edukiek copyleft lizentzia dute, eta libreki erabil daitezke.