eskohitza.com

EskohitzaBlogakLibre eta euskaldun → GMail ere azkenean euskaraz

RSS 2.0

GMail ere azkenean euskaraz

Aurrekoan Hotmail nola euskaratu esan nizuen. Orain dela gutxi Googleren webposta zerbitzua, GMail, euskaraz erabiltzeko aukera dagoela esan didate, eta beste gidatxo bat sortu dut.

Besterik gabe, GMail euskaratzeko pausoak azalduko dizkizuet:

  1. Sartu GMailen eta egin klik "Configuración"en; goian eskumaldean aurkituko duzu lotura hau, eta posta zerbitzuaren ezarpenak aldatzeko orrira zuzenduko zaitu.



  2. GMail euskaraz

  3. Aukeratu Euskara hizkuntza zerrendan; Idioma de visualización de Gmail jartzen duen zerrendan klikatu eta "Español"en ordez "Euskara" aukeratu. Justu ondoren dagoena da. Aldaketak gordetzeko sakatu "Guardar cambios".



  4. GMail euskaraz


  5. Kitto! Sarrerako orrira itzuliko zara automatikoki, eta euskaraz erabili ahalko duzu zure web bidezko posta zerbitzua.


  6. GMail euskaraz

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

assar 2009-05-24

Oso ondo. Eskerrik asko.

Andoni 2009-05-25

Eskerrik asko, nik Gmaill erabiltzen dot baina ez nakixen euskerazko aukera eukanik.  

 

Aldatu dotenien, hasieran larrittu naz, etiketarik azaltzen ez zalako, baina laster eguneratu da.

oh 2009-05-25

Oso ondo.  

Errex aldatu dot.  

 

Hasieran ERROR NO SE QUE...emun duzt baina gero bera bakarrik bueltatu da orri nagusira ta euskeraz.  

 

eskarrikasko

ibai 2009-05-25

ERROR NO SE QUE? Buf, ba eskerrak gero dana ondo fan dala... Hotmail euskeraz jarri zauienien bazauen jentia problemekin, espero dot GMailen dana ondo fango dala...

asier 2009-05-25

Oso ondo azalduta, eta oso erraza aldatzea. Eskerrik asko egindako lanarengatik!

leire 2009-05-26

Eskerrik asko Ibai! Zure azalpenak jarraituta ez dot euki inolako arazorik edo errore mezurik. Gustetan jat euskaraz zelan esaten dien gauzak: txata, zirriborroak, ekintza gehiago...

sebas 2009-06-05

Niri, berriz, behin euskaraz jarrita gaztelaniazko bertsioan goian ezkerraldean azaltzen den "página de inicio, correo, calendario, docs" ez zait agertzen. Zuei?

ibai 2009-06-05

Bai, sebas, hori da daukan arazoa. Baina nire ustez behintzat ez da horren larria (eta espero dut gainera denborarekin konponduko dutela). Uste dut euskaraz dauden zerbitzuetarako loturak bakarrik agertzen direla. Beti dago zerbitzu horietara zuzenean sartzeko aukera, lotura horiek erabili gabe.

EUSKALDUNONGIDA.NET 2009-10-20

Lan bikaina, Ibai.

Ni euskara irakaslea naiz eta nire ikasleei posta kontua euskarara aldatzea agintzen diet. Ariketa didaktikoa da. Materiala prestatua dut horretarako, ikasleek beldurra kendu eta segurtasuna irabaz dezaten. Terminoak ulertzen laguntzen diet. http://www.blogari.net/euskeraikasi?cat=32762

Garrantzitsua da Google-ek ikus dezan euskara erabiltzaile asko daudela. Zoritxarrez euskaldun askok ez dute ezagutzen  euskaratzeko aukera (edo ez dute euskaratu nahi!!!)

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)