eskohitza.com

EskohitzaBlogakTxefriki → Internet Explorer 6ren kontrako WordPress plugina

RSS 2.0

Internet Explorer 6ren kontrako WordPress plugina

WordPress blogetarako plugin bat

Joxen Twitterien topau nauen hau.

Shockingly Big IE6 Warning WordPress blogetara plugin bat da. Hiru abisu maila eskaintzen dau Internet Explorer 6 nabegatzailiakin plugin hau instalauta daukon blog batera sartzerakuan.

  1. Goialdian ohar barra bat zabaltzen dau esaten nabigatzaile "arkaiko" bat dauketzula esanaz, ta besteren bat instalatzeko. Adibidez, Firefox, Safari, Chrome...

  2. Aurrekuan bardina, baina goialdian barra bat agertu biherrien, pantaila osoko mezua zabaltzen dau.

  3. Ta azkena da danetatik makarriena. IE6kin sartzen bazara blogera, zuzenien Internet Explorerak kaskau itxen dau itxi biher izeten dozu. Barrezka

Herramintxa oso ona Internet Exploreran kontrako kanpañarako . Mihia kanpoan

 

 

 

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

ibai 2009-07-24

Aupa,

bueno, lehenengo ta behin esan biot ez hartzeko txarto oin esangotena, eta ez pentzetako oin ni be Microsoften alde jarri nazenik.

Baina mota hontako pluginak oso txarrak iruitzen jat. Zeaitxik? Hemen arrazoiak:

  1. Internet Explorer 6 kaka bat izan arren, eta nabigatzaile hau erabiltxian oso kontra nauen arren, mota hontako pluginek eitxen dauiena erabiltzailian askatasuna mugatzia da. Txarto eraikitxako webgune batzuk Firefox baztertzerakuen lortzen dauien berdin berdina, eta beraz ez da onargarrixa. Betikua, helburu bat lortzeko edozein bide ez da zilegixa.
  2. Erabiltzaile bat metodo honekin adibidez Firefoxera pasetia lortzen bozu... zer da benetan lortu dozuna? Erabiltzaile hori ez da konsziente Explorerran alde txarrekin... sinplemente arazo batzuk eukitxu eta aldatu ein da, baina ez dau inungo jakintza barririk lortu aldaketatik, eta igual igual jarraitxuko dau, adibidez, ezaugarri berdineko beste aplikaziño batzuk erabiltxen... Ez dozu kontzientziaik sortzen, ez da gizartia eboluzionatzen.
  3. Zure bloga ez bada oso oso ona eta inportantia... erabiltzaile bati hau pasetan bajako zure blogera sartzerakuen pentzauko dauen bakarra izengo da: "blog hau txarto dau". Eta ez da barriro bertara sartuko. Kitto. Emaitzak? Zero.

Gutxi gora-behera hori, nik uste dot beste bide batzutatik lortu bidala jendian ohitxurak aldatzia, eta Europan lortzen gabitz (Firefoxek merkatuan %45 ei dauko azken datuen arabera). Sentitzen dot txapia. Gustora entzungo nitxuke honi buruzko iritzixak.

Joseba 2009-07-27

Aupa Ibai,  

 

Guztiz ados zuk esan dozun danakin.  

Post hau idatzi nauen grazia in zuztelako. Oso makarria pentzau jaten ta zabaltzia pentzau nauen.  

 

Nik klaro enauela jarriko plugin honen 3. maila hori, eztalako bape ona blogeko irakurtzailiantzako ez blogarixandako be. Ze azkenien webgune baten helburua, bertako edukixa irakurri ta zabaltzia da, ta azkenien nabigatzaile bat eukitxiagatik jentia "privetan" bozu zure webgunia ikustiaz ba eztozu zure helburua lortzen. Azkenien, erabiltzaile danentzat izen bida erabilgarrixa, hortik IEk barrabilzorrotik pasetan dauen estandarrak.;-P  

 

Lelengo maila barriz, ba bai erabiliko nauen, zeatik ez. Azkenien gutxi bada be, nik uste dot influiruten dauela erabiltzailiangan. Hori bai, beti be informauaz, IEn alde txarrak erakutzi ta zelan Firefoxak alde txar horreik ez daukon. Eztakit plugin honek informazinorik emuten dauen, ze eztoz probia ein.  

 

Ikusten da bai, Europan gora doiala Firefox erabiltzailiak, baina ondiokan badau jentia IE erabiltzen dauienak ta ez dakixienak, seguridade aldetik adibidez, huts pila bat daukela.  

 

Zuk zelan bultzatuko zauen jentia erabiltzera? Zelan ingo zauen Firefoxen "ebanjelizazinua"?

ibai 2009-07-27

Aupa, bueno, ba pozten naz hola pentzetan dozula ikustiaz. Nik lehenengo maila eztot txarto ikusten, batezbe hirugarrenai buruz nabilen klaro.

Eta oin onartu biot asko kejau nazela aukera honen kontra, baine egixa esanda eztakitxetela zein bide izengo zan onena erabiltzailiek Internet Explorerra erabiltxiai isteko... baine uste dot Mozillakuak nahiko ondo eitxen dabitzela... hor dauz emaitzak.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)

Txef-Twitter

    Azken erantzunak

    Etiketak

    2011 hauteskundeak abeltzaintza AEB AHT Aitzorrotz albisteak 2.0 Alejandria alkatea android android euskeraz AP-1 arazoa aretxabaleta argia sariak arrazakeria askatasuna atxabalta Atxorrotx autopista barkos iraulis Bazen behin... bertso afaixa bertsuek bidehuts bioerregaia bloga boterea bush Compartir Dóna Gustet copyleft Darwin degurixa demokrazia desafixua dragoibola dragonball Eboluzioa Eduardo EEBB egoitza egunkaria eguzkia EHZ eingeinke ekologia ekologikoa el corazon del sapo eliza emakumea emigrazioa erlijioa errepresioa eskohitza Eskoitza eskoriatza eskutitza estandarrak estricalla Eurocopa euskal herria euskal literatura musika euskal-selekzioa euskalgintza euskara euskera eztabaida facebook firefox futbola gabonak Galeano Galiza garapenerako lankidetza Gari garraio publikoa Gioconda Belli gmail gnu/linux gogoeta Haiti hauteskundeak Hautespen naturala herri indigenak hipokrisia hotmail IE ikastaroa inboluzioa informatika inkernu inkernu agurra 5 urte integrazioa internet internet explorer irak irteera jaiak jaixak jamendo janari bilketa jokoak jokuak Karlos osinaga kataia eten barik kloakao kontsulta kontsumitzaile kooperatiba kotxeak krisia Kultura laboa lehendakaria librezale Liburutegia lokalizazioa memoria Michael Jackson minecraft miss miusikal moments monarkia mozilla mugikorrak musika musika askea Nafarroa natura nazioak nekazaritza nortasuna nubi elkartea oñati obaba ondare historikoa oporrak palestina Pirritx Porrotx sarrerak psikosia poesia postarixa presoak sagardotegia sahara san pedroak san pedruak Sanpedruak sarea seiluak senidetzea SGAE google software librea sormena telegarraioa toponimia twitter ubuntu umorea undefined willis drummond windows wordpress xenofobia Zientzia zinia


    Blog honetako edukiak Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziaz babestuta daude.