Eskohitza blog komunitatea - Eskohitza.com eu http://www.eskohitza.com/blogak/bloga.php?id=10 Aritz Oiangurenen blogeko artikuluak Marchoak 1erako dudatan (1) http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=47 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=47 Mon, 16 Feb 2009 08:00:00 GMT Jotaren baimenakin (berak aspaldi ez dau idazten eta...) epistola batzuk gure politikuendako.

PACHIri

Aitortu beharra daukat botua zeuri emateko puntu-puntuan nagoela. Ez, ez konfunditu, ez zara nire gustokoa, ez dizut ezer sinisten eta badakit ez duzula nire gustuko politika bakar bat ere aurrera eramango.

Zerbait ona ere esatearren Pachi, euskara politikoki manipulatua izatearren esan dituzun hitzak gustatzen zaizkit. Baina Pachi aitortu behar duzu zeu izan zarela euskara politikoki beste inork baino gehiago erabili duena azken urte honetan. Ez genuen nahikoa abertzale españolistekin eta hara non datozen orain español euskaltzaleak ere! PNV-k urteetan hauteskundeak irabazteko erabili duen anbiguotasunaren teknika bera erabili du orain PSE-k ere, baina alderantziz. Argi eta garbi adierazten dute ez direla abertzaleak, baina euskararen eta euskal kulturaren aldeko aldarriak egin dituzte, suerterik badago boto abertzaleren bat ere zakura sartzeko asmoarekin. PNV-k abertzale izanda españoltasunaren alde egin duenaren erdia egiten baduzue zuek ere abertzaletasunaren alde espainol izanda, ni pozik.

Ah! Ez dut aipatu ere egin, baina Pachiri botua emateko dudan tentazioaren arrazoi bakarra PNV poltronatik kentzea besterik ez da.


IVARRECHEri

Aurten zeuri tokatu zaizu hauteskundetako txistea izatea. Denok dakigu zure partiduak ere ez duela zugan sinisten, zelan ba sinistuko dugu geuk? Urkulluk esan zuen baduzula garaia erretiratzeko. Bilbaok esan zuen PNV PSE-rekin elkartu beharko litzatekeela. Eta Berrian irakurri nuen atzo datu kurioso bat: azkenaldian etengabe agertzen dabilen Ortuzar Bizkaiako zerrendetan agertzen dela; eta ez hori bakarrik, Bilbao ere Bizkaiako zerrendetan 20. dela. Badakit, ez da normalena 20. diena jartzea lehendakari, baina Ardanza ere itxura denez 19. joan zen Gipuzkoako zerrendetan lehendakari jarri zutenean. Beraz, zuen alderdiko ezerk ez nau harritzen Ivarreche. Baina argi daukadana da ipurdipeak ere kakaz beterik dituzuela zuen aulki horietan 30 urtez egon ondoren eta badela garaia azpiak garbitzeko.

Orain Egibar, PNV-ren aurpegi abertzalea, atera duzue mikroen aurrera,;bere mezua, zuzena eta oldarkorra gainera: ez izan inozoak, eta eman PNV-ri botoa, bestela espainolak jarriko baitira agintean, eta haiekin okerrago izango da! Mezua dudarik gabe Ezker Abertzaleko jendeari zuzenduta dago. Aipatzea ahazten zaiona zera da, eurak izango direla espainolekin koalizioan aginduko dutenak.

Pachiri botua ematearekin dudan duda bakarra PNVrekin gobernatuko duela uste dudala da. Eta kasu horretan ez dut ezer irabazten botua Pachiri emanda.


CIARRETAri

Oraindik ez dut ulertzen zein zentzu duen zuen alderdiak. Ezkerrekoak omen zarete, nahiz eta jainkoa eta lege zaharrak defendatzen zenituzten orain dela gutxi. Badaramat 2 minutu pentsatzen, baina ez dakit zein proiektu edota zein ekimen ezkertiar defendatzen duzuen. AHT behintzat ezin esan ezkerreko planteamendutik eginiko proiektu bat denik. Zuen biziraupena PNV-ri botua emateak lotsa ematen dietenen menpe dagoela uste dut; hau da, zuei botua ematea PNV-ri ematea dela baina botu emaleari alderdi abertzale bati ematearen satisfakzioa sentiarazten diola. Ikusiko dugu hauteskundeen ondoren PNV-rekin koalizioa osatzeko tentazioari eusten diozuen. Bestela ez dakit zenbat iraungo duen zuen alderdiak Unai.


ANDONIri

Ez daukat gogorik zurekin berbetan hatzamarrak nekatzeko. Baina duda batekin nago Euskadiko PP-ko idazkari zarenetik. Orain ez urte asko, Bilbon ikasten nuenean, PP-ko zinegotzia Andoni Basagoiti zen. Alderdikoek esan dizute Antonio Basagoiti izena jartzeko ala estilistaren kontua izan da?


]]>
D3M http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=42 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=42 Thu, 15 Jan 2009 08:00:00 GMT Sinadura bat ematea ez delako askorik kostatzen. Gero gerokoak....

[10]aldaket.jpg

]]>
Albiste garrantzitsuak Irak aldetik http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=39 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=39 Tue, 16 Dec 2008 08:00:00 GMT Berri onak datoz Irak aldetik. Estatu Batuek, besteak beste Espainiak emaniko laguntzarekin Iraken egindako sarraskiak bere fruituak eman ditu. Zorionekoak gu.

Atzo goizean, oraindik ere erdi lo nengoela, irratiko albiste batek sustoz esnatu ninduen. George Bushi jaurti zioten zapaten aitzakiaz, honek Irakeko gerrari buruz esanikoak aipatu zituzten albistegian. Ez ziren berri onak, Bush jaunak besteak beste onartzen zuen arma nuklearrak zeudelaren susmoak okerrak izan zirela. Eginiko txikizio guztien ondoren, eta urteetan zehar bere politika defendatu eta gogortu ondoren, presidentzia uztekotan denean bere bihotz zatia erakutsi nahi izan zigun Bushek. Okerrena zera da gainera, Euskadi Irratiko albistegian ere horrela kontatu zutela.

Baina ez zen hori izan harritu ninduen albistea. Bushek eginiko sarraskiak kontatu ondoren, eman ziguten albiste pozgarria baizik: aurten lehenengo aldiz Miss Irak lehiaketa egin da. Hori bai, kazetariak ondo zehaztu zuen bezala, emakumeek eskuak eta aurpegia besterik ez zituzten erakusten.

Nola liteke Iraken pasatu denaren ondoren Miss lehiaketa bat albiste on bezala, edota behinik behin bitxikeria positibo bezala kontatzea? Hori al da albiste bat? Hori al da gugandik milaka kilometrotara gerran eta zapaldurik bizi den herrialde batetik kontatau dezakegun gauzarik interesgarriena?

Eskerrak gutxienez albistea kontatzeko ez zuten bertara reportero berezirik bidali...

]]>
ñe'e http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=34 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=34 Wed, 29 Oct 2008 07:00:00 GMT Ainarak hasitako gaixari aportazino txiki bat emun guran, eta Mari Carmenek esan moduen, Hego eta Ertamerikako bisitarixak herrixan ditxugula aprobetxauaz, Eduardo Galeanok bilddutako pasarte bat idaztia pentsau dot. Bide batez, eskoitzar danak antolatu dien ekimen honeitara animau guran.

La palabra y la historia
En 1532, el conquistador Pizarro metió preso al Inca Atahualpa, en Cajamarca. Pizarro le prometió la libertad, si el Inca llenaba de oro una gran habitación. El oro llegó, desde los cuatro caminos del imperio, y cubrió la habitación hasta el techo. Pizarro mandó matar al prisionero.
Desde antes, desde que las primeras carabelas aparecieron en el horizonte, hasta nuestros días, la historia de las Américas es una historia de la traición a la palabra: promesas rotas, pactos negados, documentos firmados y olvidados, engaños, emboscadas. “Te doy mi palabra”, se sigue diciendo, pero pocos son los que dan, con la palabra, algo más que nada.
¿No habrá que aprender, como en tantas otras cosas, de los perdedores? Los primeros habitantes de las Américas, derrotados por la pólvora, por los virus y las bacterias y también por la mentira, compartían la certeza de que la palabra es sagrada, y muchos de los sobrevivientes lo creen todavía:
Dicen que nosotros no tenemos grandes monumentos –dice un indígena mapuche, al sur de Chile–. Para nosotros, la palabra sigue siendo el gran monumento. En lengua guaraní, ñe’e significa “alma”, y también significa “palabra”:
–La palabra vale –dice un indígena avá-guaraní, en el Paraguay– porque es nuestra alma. No necesitamos ponerla en un papel, para que nos crean.
Las culturas americanas más americanas de todas fueron descalificadas, desde el pique, como ignorancias. En su mayoría, no tenían escritura. La Ilíada y La Odisea, las obras fundadoras de eso que llaman cultura occidental, también habían sido creadas por una sociedad sin escritura, y sus palabras vuelan cada día mejor. Oral o escrita, la palabra puede ser instrumento del poder o puente de encuentro. La descalificación tenía, y sigue teniendo, otro motivo mucho más realista: estamos entrenados para escuchar y para repetir las voces del éxito.
Por hablar de las voces del éxito, vale la pena mencionar la importancia que la palabra, una sola palabra, ha tenido durante el reciente proceso contra los militares que ejecutaron la matanza contra la comunidad indígena de Xamán, en Guatemala. La carnicería ocurrió en 1995, ya en el período que llaman democrático, y había una montaña de pruebas que condenaban a los asesinos; pero el asunto quedó en agua de borrajas. La secretaria que transcribió el auto de procesamiento había cometido un error de ortografía en la calificación penal: “Ejecusión extrajudicial”, escribió. Los abogados del ejército sostuvieron que ese delito, escrito así, ejecusión, no existe. El fiscal protestó: fue amenazado de muerte y marchó al exilio.

 

Eduardo Galeano

]]>
Badaezpada http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=30 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=30 Mon, 08 Sep 2008 07:00:00 GMT adb. Gerokoaren ziurtasunik ez denean, zer gertatuko ere, aldez aurretik kontuak ateratzen direla adierazten duen aditzondoa (ondoan ere har dezake). "Oskarbi zegoen, baina badaezpada aterkia hartu zuen".

Googlen badaezpada hitza idatzi eta beste hainbat gauzaren artean Harluxet hiztegiko definizioa aurkitu dut. Eta hara hor idaztekotan nenbilenerako adibide perfektua: Oskarbi zegoen baina badaezpada aterkia hartu zuen. Hobe guk ere iazko Kontxako estropaden egun handian aterkia hartu izan bagenu badaezpada. Bai badakit, eguraldi ederra zegoen domeka hartan, ez zuen euri tantarik egin. Ertzainen pelota tanta beltzek zaurituen odol tanta gorriak ekarri zituzten ordea.

Badaramat hilabete inguru zeri buruz idatzi asmatu ezinik. Orain egun batzuk ordea Javier Balza delako batek behartu egin ninduen zerbait esatera. Badirudi aurten euskal preso politikoen senideek urtero antolatu ohi duten manifestaldia debekatu egin duela tipo horrek. Iazkorik pasa ez zedin. Badaezpada.

Kontua da iaz, azken urteetan bezala, estropadak ikustera joan nintzela Donostiara. Ez genuen manifestaldira joateko asmorik, eta Alde Zaharreko tabernetan ibili ginen egun horretan egoten den giro apartaz disfrutatzen. Eta trago batzuk hartzen. 

Horrelako gauza bat gertatzen den aldiko ulertzen ez ditudan jokaera batzuk etortzen zaizkit burura:

  • Jakinik aurreko urteetan ospatu den manifestaldiak ez duela inolako arazorik sortarazten ospakizunean, zertarako debekatzen dituzte? Ez da egia legeak horrela agintzen duelako denik. Izan ere batzuetan manifestaldiak arazorik gabe egin dira, edota Ertzainez eskoltaturik ospatu dira.

  • Horrenbeste jende kalean dagoela merezi al du pelotazoka jai osoa hondatu eta herritarrak izutzea eta zauritzea manifestaldi bat eragoztearren? Ez zegoen aukerarik inon sartzeko, Alde Zahar guztian entzuten ziren pelotazoak, kale batean baino gehiagotan baitzeuden hauek jaurtitzen. Bereziki gogoratzen dut bere etxera zioan andre zahar bati begira sentitu genuen ezintasuna. Kale Nagusian gora zetorren hormaren izkinatik pauso txikika atzean bi Ertzain lerro pelotak jaurtitzen zebiltzan bitartean. Zorionez bere etxeko atarira iristea lortu zuen.

  • PNV-k presoen eskubideen aldeko mozioak onartzen baditu zergatik bidaltzen ditu Ertzainak gauza berdinak aldarrikatzen dituen manifestaldi baten kontra?

  • Nola ausartzen da Javier Balza izeneko inpresentable hori badaezpada aurten ere manifestaldia debekatuko dutela esaten iaz argi eta garbi istilu guztiak eurak hasi zituztenean? Dena ikustea tokatu zitzaidan, eta ez alde batean ez bestean, erdian egonik gainera.

Beraz, badaezpadako neurriren bat hartu behar bada, hori Ertzainak komisarian ondo lotuta uztea dela uste dut nik.

Oskarbi dago, eta ez dago inolako euritako beharrik, ez ezazue gezurrik asmatu.

]]>