BerbeRtan - Eskohitza.com eu http://www.eskohitza.com/blogak/bloga.php?id=13 Andoni Bengoaren blogeko artikuluak Datozen hauteskundeak Nafarroa Garaian http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=155 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=155 Fri, 14 Jan 2011 08:00:00 GMT

Datozen hauteskundeei begira Nafarroako zenbait datu aurreratzen dizkigu Erlantz Urtasunek Berrian.

Datozen hauteskundeei begira Nafarroako zenbait datu aurreratzen dizkigu Erlantz Urtasunek.

Hona hemen Berrian argitaratutako artikulua.

Ikusiko dugu asmatzen duen baina euskaldunok ez daukagu panorama errazik Nafarroa Garaian, demografiaren eboluzioari begiratuta.

]]>
Nekazaritza eta globalizazioa http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=14 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=14 Tue, 10 Jun 2008 07:00:00 GMT Laboreen prezioak gora, gasolina ere bai, nekazaritza eta abeltzaintza berriz globalizatuz. Bitartekariak kendu behar al ditugu?

Egunotan komunikabide guztietan ari gara ikusten eta entzuten. Oinarrizko elikagaiak garestitzen ari ei dira eta horrela jarraituz gero, munduko hainbat herrialdetan gosetea izango omen dute urte gutxi barru.

 

Batzuk diote horren errua bioerregaiak ekoizteko erabiltzen diren laboreek dutela, beste batzuk diru funtsetako espekulazioak, edo Txinatarrek esnea edaten hasi izanak ere baduela eraginik. Benetako arrazoia ez dugu sekula jakingo ez, baina eraginak igartzen hasi gara.

 

Hemengo nekazari eta abeltzainak hasi dira kexatzen. Abereen elikagaiak gora eta gora egiten ari direnez, produkzio kostuei aurre egin ezinik ei dabiltza. Batek telebistan zera esaten zuen, nekazari eta abeltzainek, eroslearengandik gertuago egon beharko dutela aurrerantzean, hau da, bitartekari katea moztu eta euren produktuak era zuzenago baten saltzen hasi beharko dutela, salmentaren etekinetik zati handiago bat eskuratu ahal izateko.

 

Horixe da izan ere Katalunian batzuk darabilten sistema. Asteburuan ikusi nuenez, konsumitzaileen kooperatibak sortu dituzte. Kooperatiba hauetan zuzenean erosten dizkiete barazkiak nekazariei, bakoitzak zer behar duen asteroko zerrenda bat egin eta batzorde bat arduratzen da erosketak egiteaz. Produktuak 50-100km inguruan erosi behar omen dira eta produktua bakarrik ez, salmentararteko kate guztia (lan eremua, garraioa...) ere ekologikoa izateaz arduratzen dira. Ekimen interesgarria iruditu zitzaidan. Pentsatu dut bat datorrela hemengo nekazariak telebistan esaten zuenarekin.

 

Kontsumitzaileen kooperatibei buruz informazioa bilatzen aritu naiz eta Euskal Herrian ere badirela ikusi dut.

 

Dena den, guzti honek zalantzarik ere sortzen dit. Nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa, gertukoa, normalean esplotazio txikiei lotua izaten da eta prezioz ere garestiagoa. Balio ote du eredu honek gaur egun daukagun eskari handiari erantzuteko? Gure gizarte industrial honetan, ba al dago nahiko jenderik lehen sektorean lan egiteko prest? edo ekimen "alternatibo" izaten jarraituko ote dute halakoek? Prest al gaude gu esfortzu handiago bat egiteko, naturalago jatearen ordainetan?

 

Zalantzak zalantza, apostua egiteak merezi duela uste dut.

 

 

 

]]>
Hasi gare... http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=7 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=7 Tue, 03 Jun 2008 07:00:00 GMT

Ni aspaldiko blogarixe naz izen. Baina batez be irakurlie. Orain barrez Eskoriatzan sorturiko elkargune barri honetan parte hartzeko konpromisue emun nauenez, idazle lanetan be saiatu biher.

Ni aspaldiko blogarixe naz izen. Baina batez be irakurlie. Orain barrez Eskoriatzan sorturiko elkargune barri honetan parte hartzeko konpromisue emun nauenez, idazle lanetan be saiatu biher.

Eta zertaz idatzi?, ba intentziue hainbat gai jorraketakue izengo da: Internet, Eskoriatza, Euskara eta burura etorriko jaten besteren bat be bai, ziur.

Egixe esan, horrelako Blog bat hastie ez da zaile, zaile jarraipena ematutie izeten da, idazteko ohiturie hartzie. Baina oraingo honetan, hainbestek izena emun badogu, danon artien bata bestie xaxatuko dogulekuen nau eta horrek berak lagunduko doskule guztioi.

Aprobetxau gurot proiektue martxan ipintzen ibili zaretenok zorionketako. Ia ontzi eder hau edukiz beteten dogun.

Animo eta hasi ointxe berbeRtan...

]]>