Kalejiran - Eskohitza.com eu http://www.eskohitza.com/blogak/bloga.php?id=18 Imanol Andetxagaren blogeko artikuluak Egoitzaren inguruko kontsulta http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=35 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=35 Sat, 08 Nov 2008 08:00:00 GMT Zalantzarik gabe gaur egungo egoitzak ez du irizpide teknikorik betetzen eta derrigorrezkoa da botatzea edo eraberritzea. Eraikinak duen balio sentimentala eta “historikoa” alde batera utzita, uste dut garrantzitsuagoa dela zelan kudeatu nahi den egoitza eta ze eredu ezartzen den hemendik aurrera.

Zaharren egoitzaren inguruan  zenbait galdera bota  nahi nituzke:

Ze kudeaketa eredu nahi dute udaletxeko agintariek?

munizipala,publikoa, pribatua...

(Uste dut herriko agintariek zer esana edukiko dutela).

Udalak aurre egin dakioke  egoitzaren kudeaketari? 

(Banatutako horrietan argi gelditu da ez duela dirurik gastuei aurre egiteko.)

Baina kudeatzeko? ba al dago dirurik ?edo zama handiegia da herriarentzat?

 Foru aldundiak zergatik ez du diru kopuru antzerakoa jartzen A eta C aukeretan?

(A aukera desabantailan dagoela iruditzen zait.)

Zergatik GRS enpresa eta ez beste enpresa pribaturen bat?

Zalantzarik gabe gaur egungo egoitzak ez du irizpide teknikorik betetzen eta derrigorrezkoa da botatzea edo eraberritzea.

Eraikinak duen  balio  sentimentala  eta “historikoa” alde batera utzita, uste dut garrantzitsuagoa dela  egoitzaren kudeaketa eta ze eredu ezartzen den hemendik aurrera.

Argi dagoena  da Eskoitzan egoitza egotea ezinbestekoa dela,

Eskoitzarrek dugun beharrei erantzuteko ,kalitatezko eskaintza eskainiz bertako nagusi eta familiendako.

 

]]>
Eliza eliztarrena da http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=29 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=29 Tue, 02 Sep 2008 07:00:00 GMT Eskoriatzako eliza eliztarrena da. Aldi berean Eskoriatzako kristauak Gipuzkoako elizbarrutia osatzen dugu eta elkarte edo parroki bakoitzak bere administrari eta zaindariak ditu.

Aurreko artikulu batean Euxek egindako  galderei erantzun nahi nieke.
Lehenik eta behin argitu  nahi nuke  Eliza maiuskulaz ez dela eraikina.
Eliza maiuskulaz kristau elkartea da. Hau da  guk, kristauak gara eliza . Kristauak edozein tokitan elkar gaitezke eta ez dugu eraikin bereziren beharrik elkartzeko.(Lehengoko elkarte kristauak etxeetan biltzen ziren.)
Eskoriatzako eliza eliztarrena da. Aldi berean Eskoriatzako kristauak Gipuzkoako elizbarrutia osatzen dugu eta elkarte edo parroki  bakoitzak  bere administrari eta zaindariak  ditu .Gure kasuan  behintzat horrela da .komisio bat arduratzen da ekonomiako gaiez.  Ez dakit beste leku batzuetan nola gestionatuko den baina  trapitxeoak  elizan bezala  beste edozein erakundeetan  ere gertatzen dira.
Nik dakidala  behintzat eliztarrak  mantentzea  kuoten bidez ordaintzen dugu eta  ez dugu inongo diru laguntzarik jasotzen. Beraz mantenua gure esku dago.
Erabilerari buruz ere esan  behar da Eskoriatzako kristau elkarteak beti eduki  dituela ateak irekita edozeinentzako . Artara behar zaion errespetuz , musika kontzertu aretoa dugu , herrian ez dugulako beste aretorik, eta  bertan zenbait  kontzertu eskaintzen dira urtean zehar. Kontzertuak aparte parrokiko ataria ere beste ekintza batzuetarako erabili ohi da. (ferixarako adibidez).
Momentuz eta al den bitartean Eskoriatzako ondare eta historia bizirik mantentzen saiatuko gera ,hortik aurrera ikusi egin behar.

]]>
San Pedruak edo San Sebastianak? http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=13 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=13 Tue, 10 Jun 2008 07:00:00 GMT “Errotuta” dagoen jai hau Donostiatik ekarritako jaia da. Bai ala da . Sarriegiren , diana,martxa San Sebastián,tatiago eta beste hainbat piezek balio izan dute danborrada honi itxura emateko

San pedruetarako egun batzuk gelditzen direnean, urrindik entzun daitezke danborren hotsak ensaiu egunetan.

Urtero bezala  umeak fin fin dabiltza makilak eskuetan danborrak astintzen.

Nagusiak  ez hain txintxo, gauza bera egiten dute.

Bertako elkarteek eman zioten hasiera antolakuntzari,baina azken urteotan udalaren eta kultur teknikarien laguntza ezin besteko  izan da aurrera eramateko.

 Horri buruz ere luze eta zabal hitzegin daiteke baina ez det hortan zentratu nahi.

Badira urte mordoxka danborradak herriko kaleak alaitzen dituela.

 Baina nondik dator ohitura hau? (seguruenik batek baino gehiago  ez du pentsatu ere egin).  Raimundo Sarriegik(Donosita 1840-1913), san Sebastián martxa konposatu zuen orain dela urte batzuk.

“Errotuta” dagoen jai hau Donostiatik ekarritako jaia da. Bai ala da .

Sarriegiren , diana,martxa San Sebastián,tatiago eta beste hainbat piezek balio izan dute  danborrada honi itxura emateko.

Zer ikusirik dugu guk San Sebastianeaz?

 Martxa hau San Pedruetan jotzeak ba al dauka zentzurik ?....(San Sebastián eguna urtarrilak 20an ospatzen da eta ez ekainaren  bukaeran)

Orain dela urte batzuk eskoriatzako danborradari nortasuna ematearren  Gorosarriren(Eskoriatza 1889-1947) ARRATE  gehitu zan errepertoriora eta  San Sebastián martxa kentzeko ahaleginak ez ziran nehikoak izan.

 Zergatik ez da posible eskoriatzarren doinuz osatutako danborrada osatzea?.

Zergatik ez san Pedro martxa?

 Epelkeriak  alde batera utziz, alegin gaitezen herriari nortasuna ematen.

 Gureganatu daigun herriko ohiturak, doinuak ,pertsonaiak,paisaiak, izakera,eta Eskoitzakin zerikusia duena.

Arro sentitu Eskoitzarra izateagatik, poztu, bizi eta izan Eskoitzar.

 

GORA ESKOITZA GORA SAN PEDRO

 

]]>