Barkos iraulis - Eskohitza.com eu http://www.eskohitza.com/blogak/bloga.php?id=5 Dorleta Kortazarren blogeko artikuluak Inkernu, 5 urte ta aurrera!! http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=38 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=38 Wed, 26 Nov 2008 08:00:00 GMT Abenduaren 5a zan, oin bost urte. Buruhauste mordo baten ondoren, zabaldu zittuen bere atiak Inkernu tabernak. Bost urte besterik ez die pasau, baina betidanik bertan egon danaren sentsaziñua daukat.

Bost urte luze honeitan herri txiki honen gorabeherak bertan bizitzeko parada euki dogu, berri onak ospatu dittugu, eta mingotsak ikasgai gisa hartzeko saiakera egin dogu.

Uste dot, lortu dogula herritarrengana gerturatzen, guztiak beso zabalik hartzen (bueno, ate zabalik), pertsonen ekarpen eta ekimenei leku egiten. Makina bat pertsona pasatu da bertatik bost urte hauetan, lagunarteaz gozatzen, musika apur bat entzuten, antzerkia bizitzen, erakusgai zauena aztertzen,…

Azaroaren 29an agur esango duzkue bost urte hauetan lagun izan ditugun Iñakik eta Ainitzek (eta Edortak, Iñastok, Ainhoak…), bestelako ekimen batzuk gorpuztu guran. Baina errelebua prest dau, eta seguru Juan Karlosek, Itziarrek & familyk  erronkari eusten jakingo dauiela. Zorte on danoi. Guk bitartien betiko lekuen jarraituko dogu, barraren beste aldien, bizitzak oparituko duzkun momentuei leku eginaz; oso urrin fan barik, zapatu honetan, kriston egitaraua eta giro paregabia Inkernun. Gonbidatuta zaz!

]]>
Pirritx-Porrotx AC/DCren pare http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=37 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=37 Fri, 14 Nov 2008 08:00:00 GMT Musika izar globalizatuen pare, bira mundiala hasterako, beti izaten da notizia, kontzertuetarako sarrerak zenbat denboran agortzen dien, zenbateko jente ilarak sortzen dien bezperatik takilatan,… Ba, antza, gure herrixen be berdin; Pirritx eta Porrotxerako sarrerak gaur jarri die salgai, ta 9:00etarako danak salduta! Zein ordutan argitzen dau egunak ba Eskoitzan?

Erotu ein ete gare ba? (gurasuek esan gure dot). Zela leike, 4.000 biztanlera heltzen ez garen herri baten, 1.200 sarrera salgai jarri (edo 1.400 izen die?), ta danak goizeko 9tarako agortzia?

Ez naz zalantzan jartzen hasiko Pirritx eta Porrotxek (eta Mari Mototsek) eskaintzen dituzten ikuskizunak primerakoak direla, baina ezin dot ulertu inguruan sortzen den psikosia herrira datozen bakoitzean.

Txarrena da arazoak soluziobide gaitza daukala. Jendearen artean proposamen pilo bat entzuten da:

- haur eskoriatzarrei lehentasuna emutia. Zela ein leike hori? Ikastetxietan sarrerak salduta adibidez, baina irakasleak jarri behar ditugu lan horretan? Gurasoak? Zer egin Almenen, gela erdiari saldu eta atxabaltarrak inbiditan utzi.

- erosi leiken sarrera kopurua mugatzea. Ba omen dau 30 sarrera ere erosi duenik. Baina zer konpontzen dogu, pertsona baten 30 erosi beharrean 10 pertsona ilaran jarri eta hiruna sarrera erosten badau, berdinetan gaz, edo okerrau. 

- eskoitzarrentzat bakarrik izatea. Bale, eta hurrengo bertsolarixak edo Anje ekartzen dogunien, orduen zer, orduen zenbat eta kanpotar gehixau etorri hobeto?

- heldu gutxiago joan daitezela. Gure seme-alabak zela disfrutatzen duten ikustera joaten die guraso biak, aiton-amonak... baina ez ete dauke eskubide gehixau haurrek guk baino? Eta zela organizau hori guztia heldurik barik? Nun dau neurrixa?

Esan bezela, arazoa konpontzea ez da erreza. Txarrena da, egiten dana egiten dala be, ez dala guztion gustokua izango. Baina argi dauket zerbait egin beharko dala, hurrengo urtien bestela goizeko 5etarako Gozo Txikiko atien jarri beharko dogu, eta ni ez nau horretarako prest. Edo rebenta ein, gabonetako paga extraren zulua betetzeko.

 

Bitartien, sarrera barik geratu garenok, zer? Pantaila erraldoia jarriko dogu plazan, eta txokolate berua janaz, Pirritx eta Porrotxen pasa dan urteko ikuskizuna ikusiko dogu? Ni prest… beti be ez bada harri azpiren batetik guretzako sarrera pare bat agertzen...

 

]]>
Herriko postarixa http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=17 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=17 Fri, 13 Jun 2008 07:00:00 GMT Despistauta dabil herriko postarixa; osaba Garik karta bidali dotzo Joanesi. Postariak ez dau asmatu gure postontzian eskutitza isten;dana esaten hasita, gutunazalien portalan zenbakixa idatzi barik bialdu euen Garik, baina noiztik izen da hori arazo gure postarixandako? beraz, edo Joanes fitxau barik dauko ondion (normala izen leikena, izen be Joanesek jaso dauen lehen eskutitza izen da), edo baja/oporretan dau Alejandro. Baina behinguagatik, barkatu biherko jako, hala?

Zer pentsaua emun izen duzt, zenbat informaziño kontrolau leiken postarixak, eskutitzak zabaltzen ibili biherik barik. Norbera baino lehenau daki Zarautzera fan gitzela hondartzara (kotxia txarto aparkauta itxi gebenez, multia bialdu duzkuelako), deklaraziño mekanizaua onartu ete douen, justiziarekin arazoren bat daukagun, zein ikastetxetan matrikulauta gazen ta irailerako suspensoren bat geratu jakun, gure senitarteko ta lagunak nora fan dien oporretan, garai baten, gure xoxak zein bankutan gordeta ezen...

Penatuta egongo die halata be, teknologia barrixak hauetako tramite asko birtualki eitteko aukera emuten duzkulako. Trankil egon daitezela, nahiz ta eskutitz askoz gutxiau banatu biherra euki, beti eukiko daue lana. Bestela, zer eingo dau Españako Gobernuak Juan Carlos erregian seilo guztixekin?

Hontaz akordau naz, izen be osaba Garik Nepaletik bidali dau eskutitza, eta seiluetan bertako erreginaren aurpegixa agertzen zan. Oin aste pare bat errepublika izendatu daue Nepalen, baina klaro, denporia biherko daue horreik danok konpontzeko, ezta?. Oingoz, guk baino lehenau ikusi dau Garik monarkia antzarrak ferratzera zelan bialdu dauien. Hau da hau, ustez 3. munduko lurraldietara fan dan arren, españolak  baina modernotxuauak diela erakutsi daue beste behin...

 

P.D: Portzierto, buzoian "publizitaterik ez" pegata jarrita daukagunetik, ezin dozue imaginau zein bakarrik sentitzen dan askotan gure etxeko postontzia...

 

]]>
Barkos iraulis http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=15 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=15 Fri, 13 Jun 2008 07:00:00 GMT Attuna Pakori gustatzen zetzion Martikoneko sukalden, beheko sue ta telebisioan tarten, sillen eseri ta periodikoa leitzea. Sukaldera sartu ta "ze berri, attuna?" galdetzekoan, "barkos iraulis" bere erantzune.

Matte giñun oso attuna Pako, bere begi txiki-bixi-urdiñek, eta bere hortzik gabeko irriparra; nola eskaintzen zigun kafea ta ardo zatoa gu ume txikik giñenen; nola ateratzen zetzion zigarroan kea belarritatik; ta nola esnatzen ginen udako goizetan bere mailun soiñukin sega zorrozten zebilela; ta nola zittun gogoan edozer gauzen gaineko datuk (google-en beharrik ez bera ondoan izanda); ta bere gerrako ixtorik; ta nola bere galtzetako poltsikoan beti zegoan goxo(ki)n bat guretzat; ta bere igandetako pagak…

Gauza asko ikasi nittun berekin, baina bereziki bat: bere entierrotik bueltan oiñez baserrira giñezela, konturatu gabe senide guzik irriparra aban, bere gaineko kontuk gogoratzen joan giñen. Eta ordun ulertu nun zer zen elizan hainbestetan etzun nun “pizteko itxaropena eta betiko bizitza”. (ta ordun ulertu nittun bizitzeko misterio asko, erlijoaren beharrik gabe, ta horregatik “desapuntau” nitzen elizatik, baina hori beste kontu bat da. Barkatuko al dit izoa Dolorexek hau irakurrita...).

 

Urtiek pasau die geroztik, ta amama Julikin be ikasi nauen, zela laundu leikixon pertsona bati, pakien mundu hontatik ez dakit nora faten.  Hori deskubrirutia falta jat oin, nora faten ete garen gorputz fisikua hemen itxita. Badauket inguruen gai honen gañien burua beroketan dabilen lagun bat. Baiñe hau be beste baterako itxiko dou.

 

Finien, kontau gure nauena da nundik atara doten nire blogerako izena, bañe ikusten dozuenez, bidien galdu naz…

 

P.D.: Gorantziak amona Joxepa eta aitita Juakiñei be. Beste batien kontauko dotzuet honein barri…

 

]]>
Y dios me hizo mujer http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=3 http://www.eskohitza.com/blogak/artikulua.php?id=3 Fri, 23 May 2008 07:00:00 GMT

Bloga estreinatzeko, Gioconda Belli-ren poesia hau. "El ojo de la mujer" poesia bilduma feminista, erotikoa, iraultzailea... Mila esker Hire liburudendakoei, liburu zoragarri hau gomendatzearren.

Y dios me hizo mujer,

de pelo largo,

ojos,

nariz y boca de mujer.

Con curvas

y pliegues

y suaves hondonadas

y me cavó por dentro,

me hizo taller de seres humanos.

Tejió delicadamente mis nervios

y balanceó con cuidado

el número de mis hormonas.

Compuso mi sangre

y me inyectó con ella

para que irrigara

todo mi cuerpo;

nacieron así las ideas,

los sueños,

el instinto.

Todo lo que creó suavemente

a martillazos de soplidos

y taladrazos de amor,

las mil y una cosas que me hacen mujer todos los días

por las que me levanto orgullosa

todas las mañanas

y bendigo mi sexo.

 

Gioconda Belli, El ojo de la mujer. Poesía reunida. Ed. visor Libros, 8ª edición 2004.

]]>