Euskarazko joko gehiago

Euskarazko jokoak

Anodyne

Zeldaren estiloko abentura klasiko zoragarria, 16 bit-eko grafiko eta musika ederrarekin.

Ofizialki euskaraz!

⟱ Info gehiago

Pummel Party

Birrindu zure lagunak mahai-jokoan altxorraren bila jolastuz, eta lehiatu gupida gabe minijokoetan. Bakarka adimen artifizialdun bot-en aurka jolas dezakezu, edo 8 jokalarira arte lagunen kontra, lokalki edo online.

⟱ Info gehiago eta deskarga

TUNIC

Ikuspegi isometrikodun Zelda estiloko abentura ederra. Arakatu ahaztutako kondairaz, antzinako boterez eta piztia izugarriz beteriko mundua, eta azaleratu bertako sekretuak.

⟱ Info gehiago eta deskarga ⛶ Liburuxka

SIGNALIS

Jatorrizko survival horror jokoen esentzia, androidez beteriko unibertso distopiko batean.

Gogoratu gure promesa.

⟱ Info gehiago eta deskarga

Hollow Knight

Akzioz beteriko abentura epikoa zomorro eta heroiz beteriko erresuma zahar erraldoi batean zehar.

+ "Amets Ezkutuak"
+ "Grimmen Konpainia"
+ "Bizi-odola"
+ "Jainkoen Maisua"

⟱ Info + deskarga ⽪ Hiztegia ⛶ Mapa

Owlboy

Bizi pixel-art abentura zoragarria zure lagunekin, egin aurre aireko piratei eta salbatu mundua Molstrom kapitain zantarrarengandik.

⟱ Info gehiago eta deskarga

Oddworld: New 'n' Tasty

Oddworld: Abe's Oddysee joko ederraren remakea grafiko berrituekin, baina Oddworld-en esentzia galdu gabe.

+ "Alf-en ihesa"

⟱ Info gehiago eta deskarga

Hyper Light Drifter

Pixel-art abentura ederra, salbatu mundua itzal beltzetik.

⟱ Info gehiago eta deskarga

INSIDE

Egin ihes atzetik dituzunengandik eta kontuz oztopoekin!

⟱ Info gehiago eta deskarga

Return of the Obra Dinn

Benetako ikerkuntza jokoa, kolore minimoak erabiliz.

⟱ Info gehiago eta deskarga

Kopanito All-Stars Soccer

Trebetasunean oinarritutako futbol-jokoa: teknika, lehia, supermugimenduak eta grafiko dibertigarriak. Jolastu offline edo online. Lagunarteko partidak edo txapelketak. Joko zikina onartuta dago.

⟱ Info gehiago eta deskarga

Papers, please

Bi herrialdeen arteko mugako kontrolgunean zaindaria zara. Dilema moralez eta grafiko zoragarriz beteriko jokoa.

⟱ Info gehiago eta itzulpen-fitxategia

Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!

Bestelako proiektuak

ItzulTool

Unityko baliabideak moldatuz jokoak itzuli ahal izateko AssetsTools.NET liburutegian oinarritutako komando-lerroko aplikazioa, UABEAko kodeari esker instalazio automatikoak errazteko.

ItzulTool Github-en

Proiektu zaharrak

3ARRANO

3ARRANO.com webgunea: euskarazko jokoak, irakurgaiak, Bilo eta Nano komikia, etab. Itxita, kontsultarako soilik.

Sartu 3ARRANOra

Eskohitza

Eskoriatzako blog komunitatea. Itxita, kontsultarako soilik.

Sartu Eskohitza blog komunitatera

Niri buruz

Ibai Oihanguren Sala

ibaios[abildua]disroot[puntu]org

Youtube: @ibaios

Mastodon: @ibaios@mastodon.eus

Twitter: @oihanguren

Steam: ibaios

Github: ibaios

Hemen parte hartzen dut

Gehiago edo gutxiago, garaiaren arabera...

Librezale
https://librezale.eus

Ubuntu
Ubuntu Basque Translators
Ubuntu euskaratzen.