oihanguren.com

Itzulpenak → Kopanito All-Starts Soccer

← Hasierara

Kopanito All-Starts Soccer

Kopanito trebetasunean oinarrituriko jokoa da. Honek esan nahi du jokoaren mekanika ikasi beharko duzula denboran zehar (bizitza errealeko futbolean bezala). Zehaztasuna eta erreflexuak landu beharko dituzu jokalari hobea izateko. Zorteak tarte txikia dauka Kopaniton. Jokalari onenak irabazten du, eta ez dago futbolarien estatistikarik zuri laguntzeko. Zeureak dira estatistikak.

Partidan zehar, nohizean behin, supermugimenduak erabiltzeko aukera emango zaizu: superjaurtiketa indartsu bat, atetik baloiak kanporatzeko haizagailua, telegarraioa, baloi-imana,... Ondo erabili, eta zeurea da garaipena!

Non erosi

Une honetan behintzat, Kopanito jokoa erosteko aukera bakarra Steam plataforma bidezkoa da:
'Kopanito All-Stars Soccer' Steam plataforman

Nola instalatu itzulpena

Deskargatu kopanito-eu.zip fitxategia jarraian datorren esteka erabiliz, eta erauzi edukia jokoaren karpeta gainera. Direktorioak elkartu nahi dituzun galdetzen badizu, erantzun beti baietz. Jokoaren karpeta-egituran hainbat fitxategi eta karpeta sortuko dira, euskarazko itzulpenak gehitzeko.

Jokoaren direktorioa sistemaren arabera ezberdina izan daiteke. Adibidez, Ubuntun, eta Steam bidez instalatu baduzu jokoa:
/home/[erabiltzailea]/.steam/steam/steamapps/common/Kopanito All-Stars Soccer

Deskargatu itzulpena (azken eguneratzea: 2020-04-02)

Jokoari buruz

Egilea: merixstudio

Web ofiziala: https://www.kopanitosoccer.com