ibaios.eus

⇐ Hasierara

Papers, please

⟱ Deskargatu itzulpena

Zorionak. Urriko Enplegu Loteria jokatu da. Zure izena atera da. Lanari berehala ekiteko, aurkeztu Onarpen Ministerioan, Grestingo mugako kontrolgunean. Apartamentu bat eskainiko zaio zure familiari Hego Grestinen, 8. klaseko etxebizitza bat.

Arstotzkako herritarra zara, mugakide duen Kolechia herrialdearekin 6 urteko gerra bat amaitu berri, mugako Grestin hiriaren erdia berea dela aldarrikatzen duen herrialdekoa. Eta Grestingo mugan kokatuta dagoen kontrolgunean immigrazio ikuskatzaile lana egitea tokatu zaizu.

Bisitan, lan bila edo herrialdea igarotzera datozen migratzaileen artean trafikatzaileak, espioiak eta terroristak daude ezkutaturik. Bidaiariek emandako dokumentuak aztertuz, eta Onarpen Ministerioak eskuragarri dituen ikuskatze-sistema primitiboak erabiliz, Arstotzkara nor sar daitekeen eta sarrera nori ukatu edo nor atxilotu erabaki behar duzu.

Hartutako erabaki bakoitzak bere ondorioa izango du.

Non erosi

PC-rako

...eta baita Humble Store dendan ere.

Mugikorrerako

Nola instalatu itzulpena

1.2.69 bertsiotik aurrera, euskarazko itzulpena jokoarekin OFIZIALKI dator instalatuta, beraz ez dago beste ezer egin beharrik.

Dena den, itzulpenaren eguneratzeren bat instalatu nahi baduzu, jarraitu ondorengo pausoak:

Deskargatu eu.zip fitxategia jarraian datorren esteka erabiliz, eta gorde direktorio honetan:

[Papers, please jokoaren direktorioa*]/loc

*: direktorio hau sistemaren arabera ezberdina izan daiteke. Adibidez, Ubuntun, eta Steam bidez instalatu baduzu jokoa:
/home/[erabiltzailea]/.steam/steam/steamapps/common/PapersPlease

⟱ Deskargatu itzulpena azken eguneratzea: 2023/11/30

Jokoari buruz

Egilea: Lucas Pope

Web ofiziala: https://papersplea.se - Hizkuntza-pakete ofiziala: https://papersplea.se/languages/

Game Erauntsiako artikuluak: Papers, please euskaraz / Paperak, mesedez

Euskarazko joko gehiago dituzu Game Erauntsiaren euskarazko bideojokoen zerrendan. Eman begiratu bat!