3ARRANO.com

azken eguneraketa: 2008/01/20

- harpidetu

Sarrera orria

(Iragarkia: Partekatu zure argazkiak doan 23rekin)

“Maitasunari beldurra izatea bizitzari beldurra izatea da, eta bizitzari beldurra dioten horiek dagoeneko erdi hilda daude” Bertrand Russell

BERRIAK

Agur 3ARRANO

- 3ARRANO.com

Mezu hau urte berria baino lehen idatzi nahi nuen, baina berandutu egin zait. Aspaldi hartua nuen erabakia, weba eguneratzeko gogorik eta denborarik izaten ez nuelako. Amaitu da 3ARRANO.com.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuet bihotz-bihotzez urte guzti hauetan lagundu didazuen guztioi. Ez naiz izenak zerrendatzen hasiko, baina jakizue gogoan zaituztedala. Esperientzia honek asko lagundu dit eta izugarri ikasi dut, jende mordoa ezagutu ere bai, desagertuta omen dauden euskalkiak eta guzti! (Gogoratzen da norbait webgune hau erronkarieraz ere erabili ahal izan zen garai hartaz?)

Baina aspaldian alde batera utzita neukan proiektu hau, eta hobe da honi amaiera eman eta beste gauza batzuetan hastea. Hemendik banoa, baina www.oihanguren.com helbidean jarraituko dut, oraingoz bloga baino ez daukat bertan, eta gutxi idazten dut, baina poliki-poliki joango naiz gauzak gehitzen. Ez dakit zer egingo dudan, programatzeko gogoa daukat, eta bideoekin zerbait egitekoa ere bai, baina ikusiko da nola doazen gauzak.

3ARRANOko edukiari dagokionez, uste dut aurtengo martxoan galduko dudala domeinua, eta ez dut berritzeko asmorik. Baina suposatzen dut web guztia oihanguren.com-era pasatuko dudala. Itzulpenei dagokienez, ez dut erabaki zer egin, agian batzuei jarraipena emango diet. Eta Bilo eta Nanoren tira itzultzen ez dut jarraituko, behintzat ikasturte hau bukatu arte, gero, ikusten badut inork ez duela erreleboa hartzen, agian animatuko naiz.

Egiteko gelditzen zaidan beste gauza bat da webaren kodea guztiz argitaratzea (banabil pixkanaka...), akats ugari ditu, eta orain ez nuke berdin egingo, baina agian norbaiti hasierarako-edo baliagarria izango zaio.

Tira, uste dut hori zela esateko neukan dena. Eskerrik asko benetan!

P.D.: Webean aurkituko dituzuen lotura berri horiek (Fliskatu eta Dunikeys) unibertsitateko proiektu batekoak dira, Fliskatu nire taldearena eta Dunikeys lagun batzuena.

No time for life, ere

- Besteak

Aurrekoan esan nuen, Euskal Herrian No time for love, ez dago maitatzeko aukerarik.

Gaur gogorarazi digute, bizitzeko aukerarik ere ez dutela batzuek.

Noiz arte?

gehiago...

LEIHATILA

Leihatila ikusteko jaitsi Macromedia Flash Player plugina.

AZKENAK

WEBGUNEAZ