Klikatu argazki gainean benetako neurriekin ikusteko.
Glest 2.0.0 | |
---|---|
Mota | Denbora Errealeko Estrategia |
Sistema eragileak | Windows, Linux |
Beharrezko sistema | 133 MHz Soinu txartela 3D txartela 16 MB RAM |
Lizentzia | GNU/GPL |
Egileak | Programaketa: Martiño Figueroa
Soinuak: José González 3D Irudiak: Marcos Caruncho 2D eta 3D Irudiak: Tucho Fernández 2D Irudiak eta Webgunea: José Zanni 3D Irudiak eta Animazioak: Félix Menéndez |
Webgunea | glest.org |
Jaitsi Windowserako fitxategia (exe, 51mb)
Jaitsi Linuxerako fitxategia (tarbz2, 59mb)
Jaitsi: windows (51mb) | linux (59mb) | ...
Glest denbora errealeko 3D estrategia joko bat da, Galizako jokogintza talde batek sortua. Bertan konputagailuak maneiatzen dituen beste hiru talderen aurka joka dezakezu (edo biren, edo bakarraren aurka). Zure herrixka eraiki, babesteko edo lehengaiak biltzeko unitateak sortu, eta aurkariak erasotzea da jokoaren funtsa. Horretarako, bi talderen artean aukeratu beharko duzu: teknologikoak eta magikoak. Aukeratzen duzun taldearen abileziak eta alde onak erabiliz eta aurkarien hutsegiteei etekina ateraz garaipena lortu beharko duzu. Besteak hil, zu ez hiltzeko.
Golemak, zaldunak, herensugeak, sorginak, aztiak eta borroka makinak... zeppelinak, demonioak eta aztikeriak. Denetik, irudi guztiz errealistez osaturik. Borrokarako prest?
Hauek dira jokoaren ezaugarrietariko batzuk:
XML fitxategiak erabiliz zure unitateak definitzeko aukera.
Ikerkuntzak zehazteko aukera: zer hobetzen den, nola,...
Beste izaki mota bat (magikoak eta teknologikoak bezala) definitzeko aukera.
Lehengaiak definitzeko aukera.
Jokorako lurrak sortu edo aldatzeko (Glest Map Editor erabiliz) aukera.
Kamera guztiz askea.
3dstudio max-etik irudiak igortzeko aukera g3d export plugina erabiliz.
Keyframeen bidez biziarazitako modeloak.
Euri, su, elur eta magiarentzako partikula sistema.
Itzal errealistak.
Bide egokiena bilatzeko A*-n oinarrituriko IA algoritmoa.
Soinu estatikoa eta streaminga.
Eta askoz gehiago...
ArtFutura sariketan LEHEN SARIA irabazi zuen Glestek. Debalde aurki dezakezun jokorik onenetarikoa da.