eskohitza.com

EskohitzaAipagarriak → Ezker Abertzaleak webgunea sortu du

RSS 2.0

Ezker Abertzaleak webgunea sortu du

Data: 2008-10-29

Nazio mailako web berria dauka ezker abertzaleak: http://ezkerabertzalea.info. "Ezkertiar eta independentista guztiei tresna berri bat eskaintzeko bokazioz" jaio da eta "independentzia eta sozialismoaren bidean erreferentziazko ataria izan nahi du".

"Askapen borrokaren ispilu" ere izateko asmoa dauka ezkerabertzalea.info-k. "Salbuespen egoera basatiaren eta ohiko komunikabideetan jasaten dugun boikot mediatikoa, zentsura, manipulazioa eta intoxikazioaren" aurka jardungo dutela ere azpimarratu dute.

Albisteak, bideoak, Batasunak egindako "marko demokratikorako" proposamena, Herri Batasunaren historia, agenda, sailak... ditu webak. Euskara eta espainiera ditu hizkuntza nagusi. Frantsesez ere badago.

Hendaian (Lapurdi) erregistratua dago domeinua, pertsona batek.

Zabaldu | Bildu