Eskohitza → Aipagarriak → Mikel Illarramendi isolamenduan!
Data: 2009-01-22
Mikel Illarramendi euskal preso politikoak hilabete darama bakarturik Moulins Yzeureko espetxean. Abenduan izandako epaiketaren ondoren, 10 urteko kartzela zigorra jasota, berriro ere prebentiboen kartzelan sartu dute, hemen preso politiko bakarra izanik. Berez, kondenatuen kartzelan beharko luke. Honen aurrean, egoera hau salatzeko eta beste preso politikoekin elkartzeko isolamentuan sartzeko erabakia hartu zuen. Honela darama abenduaren 24tik. Astelehen honetan Moulinseko zentralean (kondenatuen espetxea) dauden beste hiru preso politikoak ere “mitard”ean sartu dira Mikelekin bat egin dutelarik.
Egoera honi aurre egin ahal izango dio gure sostenguak, gutunak eta bisitak baitira daukan komunikazio bakarra.
Mikel Illarramendi 12702
M.A. Moulins Yzeure, B.P.24 Les Godets
03401 YZEURE CX
FRANCE