Eskohitza → Blogak → Karraxkamendiko txondorra → Egurra, Elurra... Izarren hautsa
Egurra... Elurra
Izarren hautsa
Elurra ekarri omen du abenduaren lehenengo honek Euskal Herrira.
Elurra edo izaren hautsa agian.
Mikel daukat gogoan.
Mikel Laboa, Mikel Zabaltza, Mikel Albizu, Mikel Illarramendi…
Ekarrixu ona eskumako eskue
amen inork estotzu ainke eingo ta
onuntzatxuau baña ikumille eees
sabaldu eskuuue
ta lusetu atzamarrok
es billurtu
beittu eiungu sure biximorue
aber:
arradxak ondo markaute dekosus
ensegida esangotzut
dana lanbrotute ikustot paña
estakipa estakipa
au etxate bape gustetan eee
or tiro artien saus
itzelesko miñekin ikusten saittut
ortxe urriñ orretan
gustau bapez ta bestior kartzelako
suluen esaus ba
setan sabix ta gixajuori
maittasunek danak urriñek
soridxonak danak laburrek
lagunek asko
ta asko ildde jooosaus
beti burusbera saus ta
ser ein eteosu ba orrenbeste
sufrikaridxo ereitteko
ta errematerako datosen egunek pe
geruau ta txarrauek
igerri esin dduana da
segaittik
apur bat alperra baña sentzundune
sintzue
jentiek maitte saittu baña larrei
sufridu bikosu
arrasoi sakonen bat dekosu suk
nunun
baña esineike igerri seiñ ddan
gobernue
bere indder gustidxekin dator
seure kontra
polisidxak juesak bankeruek danak
seure atzetik
kontuek atara sein ete da ba
sure erru larridxori
orraikiño nungotarra zara baño
ara ba karo
esara ba euskeldune
euskeldun jaidxo eskero
esta arritzekue gero
suerte eskasas bisitzie
eskeldune saaratarra ixetie
indidxue ixetie
ero baltza ixetielakue da
eneuke egon gure sure kolkuen
esaittes geldittu egundo
losorruen
deskantzu barik ibili bikosu
baña esaiesala
egundo arrapau ustebakuen se edonun
ta edonos akabauko saittue
ondo aittu ostesuuu
eta orrenbestegas
kitto nire esatekuek berreun peseta
baño es ondo merkie eee
kalien dabixen presidxuakas
konparetan bosu
semapida ba bisitzeko
dana dala nik soritxarrari
deskuentue eittotzet ta aiñ
melankoliko gerau esaittesen
kafe bat atarakotzut
keie daridxola
kanpoko lanbruartera urtedxeran
urdaille sikiera
epela eruen deixun;
...eta kontus ibili
ortisier
se ixen be ondo sorue da
mundu au bixi gariena.
(Mikel Laboa / Joseba Sarrionandia)
hola buenas 2009-12-19
Abendu bukeara honetan bai heldu dala elurra. Egurra, zoritxarrez, urte osoan zihar eta gehiegi.
Muxu haundi bat itsasoz bestaldera!
Animo herrimin horrekin!!
Maite ditut maite, gure bazterrak, lanbroak izkutatzen dizkidanian...