eskohitza.com

EskohitzaBlogakAitzorrotzen bloga → Bide ertzean Eskoriatzan!

RSS 2.0

Bide ertzean Eskoriatzan!

Aitzorrotz kultur elkartea (Aitzorrotzen bloga)

2010-02-22

Etiketak: (ez dago etiketarik)

Bide ertzean taldeak kontzertua emango dau Martxoak 19an Eskoiatzan

BIDE ERTZEAN

LEIDOR SESSION LANA AURKEZTUZ...

ESKORIATZAN.....

MARTXOAK 19 OSTIRALA

GAUEKO 22:30etan

ESKORIATZAKO UNIBERTSITATEKO ARETOAN

SARERAK: INKERNUN SALGAI! 5€tan (HADI AFORO MUGATUA)

ANIMATU ETA ETORRI!!!

antolatzailea: Aitzorrotz kultur elkartea

HEMEN ENTZUNGAI: http://www.bidertzean.com/   http://www.myspace.com/bidertzean

Boskote fantastikoa

Pop doinuak dira nagusi Bide Ertzeanen lehen diskoetan. Harik eta 2000 urtean, “Grisa” diskoa argitaratu zuten arte. Rock doinuetan ere, Tolosaldeko boskotea ondo moldatzen dela frogatzen duen diskoa.
Geroztik, eta Joserra Senperena donostiar pianojolearen laguntzaz, boskotearen zuzenekoak indarrean, sendotasunean eta sentsibilitatean irabazi dute. Sormenean ere, aurrerapauso handia eman du taldeak azken urteotan. 36ko gerran oinarritutako “Non dira” disko goraipatua da, honen guztiaren lekuko.

2008an, taldearen hamargarren urteurrenean, zuzeneko diskoa prestatzen hasi ziren. 2009ko urtarrilaren 16an Tolosako Leidor aretoan eskaini zuten kontzertua gogoangarria izan zen. Aparta. Errepikaezina. Sarrera denak agortu ziren. Giroa primerakoa izan zen eta taldeak inoizko emanaldi ikusgarriena eskaini zuen. Eszenografia zainduak asko lagun zuen azken horretan. Aspaldiko doinuak berreskuratu zituzten, doinu berriak entzuteko aukera izan zen eta, batez ere, taldea 10 urtetan asko hazi dela ikus ahal izan zuten Leidorrera hurbildu zirenek.


Hamar urteko ibilbidea

Ez da erraza. Are zailagoa, diskoz disko nortasun propioa osatzen joatea. Musikaren mundua aldakorra da, gorabehera askoren baitan daude musika taldeak. Euskal Herrian, gainera, merkatua txikia da berez, eta ildo jakin batzuen baitan mugitzen da. Horregatik, 1998an, Bide Ertzean taldea martxan jarri zen garaian, rock gogorretik urrun zegoen proposamen bat defendatzea ez zen gauza erraza.

Baina Bide Ertzean taldekoak tematiak izan dira. Baina tematia izatea ez da nahikoa. Urtez urte, ibilbide koherente bat osatu dute. Eta kantuz kantu, euren proposamena findu, euren estiloa zehaztu eta euren ibilbidea sendotzea lortu dute. Ukitu propioa lortu dute, berezkoa. Beste taldeetatik bereizten den zigilua. Eta hori da talde batek egin dezakeen ekarpenik handiena. Iturri zaharretik, ur berria edanez, proposamen propio baten jabe egitea.

Zabaldu | Bildu

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Zeuk erantzun

(ez da publikatuko) (zenbakiz idatzi)