San pedruetarako egun batzuk gelditzen direnean, urrindik entzun daitezke danborren hotsak ensaiu egunetan.
Urtero bezala umeak fin fin dabiltza makilak eskuetan danborrak astintzen.
Nagusiak ez hain txintxo, gauza bera egiten dute.
Bertako elkarteek eman zioten hasiera antolakuntzari,baina azken urteotan udalaren eta kultur teknikarien laguntza ezin besteko izan da aurrera eramateko.
Horri buruz ere luze eta zabal hitzegin daiteke baina ez det hortan zentratu nahi.
Badira urte mordoxka danborradak herriko kaleak alaitzen dituela.
Baina nondik dator ohitura hau? (seguruenik batek baino gehiago ez du pentsatu ere egin). Raimundo Sarriegik(Donosita 1840-1913), san Sebastián martxa konposatu zuen orain dela urte batzuk.
“Errotuta” dagoen jai hau Donostiatik ekarritako jaia da. Bai ala da .
Sarriegiren , diana,martxa San Sebastián,tatiago eta beste hainbat piezek balio izan dute danborrada honi itxura emateko.
Zer ikusirik dugu guk San Sebastianeaz?
Martxa hau San Pedruetan jotzeak ba al dauka zentzurik ?....(San Sebastián eguna urtarrilak 20an ospatzen da eta ez ekainaren bukaeran)
Orain dela urte batzuk eskoriatzako danborradari nortasuna ematearren Gorosarriren(Eskoriatza 1889-1947) ARRATE gehitu zan errepertoriora eta San Sebastián martxa kentzeko ahaleginak ez ziran nehikoak izan.
Zergatik ez da posible eskoriatzarren doinuz osatutako danborrada osatzea?.
Zergatik ez san Pedro martxa?
Epelkeriak alde batera utziz, alegin gaitezen herriari nortasuna ematen.
Gureganatu daigun herriko ohiturak, doinuak ,pertsonaiak,paisaiak, izakera,eta Eskoitzakin zerikusia duena.
Arro sentitu Eskoitzarra izateagatik, poztu, bizi eta izan Eskoitzar.
GORA ESKOITZA GORA SAN PEDRO
Hirutxulo 2008-06-11
Ez dot esango arrazoirik falta ez jatzunik. Nik uste danoi gustauko jakula eskoitzako tanborradak bere kantuak eukitxia. Baino nork eingo ditxu ba kantu horreik? Zeuk hasi bikozu Imanol kantu barriren batzuk preparetan. Alegre ta jai girokuak badie gustora joko ditxugu! Animo!
kepa 2008-06-11
EskoÃtzan badaz kantu elegriak he!!!!!!!
Imanol ni zurekin nau!!!!
Eskorian 2008-06-12
Bai, ederto, oingo abestizek ez dakize joten naiz eta ezagunak izen, eta ointxe berrizek atera. Nor joaten da ensaiuetara ba!
Nik mozkorren damborrada kenduko neuke.
kakaume 2008-06-16
agian damborradaren sinbologia militar horri egunen baten amaiera eman beharko zaio eta benetako herri mailako desfile edota antzeko zerbait prestatu non auzotan banatuak nahi duenak desfilatu dezake(baita orain ere) eta antolamendu batean nahi duen bezala jantzita eta zuk diozunari buelta emanda danon artean adostutako piezak edo abestien konpaiñiaz eske ni ez naiz militarren aldetakoa are gutxiago frantsesak badira