Eskohitza → Blogak → Barkos iraulis → Barkos iraulis
Matte giñun oso attuna Pako, bere begi txiki-bixi-urdiñek, eta bere hortzik gabeko irriparra; nola eskaintzen zigun kafea ta ardo zatoa gu ume txikik giñenen; nola ateratzen zetzion zigarroan kea belarritatik; ta nola esnatzen ginen udako goizetan bere mailun soiñukin sega zorrozten zebilela; ta nola zittun gogoan edozer gauzen gaineko datuk (google-en beharrik ez bera ondoan izanda); ta bere gerrako ixtorik; ta nola bere galtzetako poltsikoan beti zegoan goxo(ki)n bat guretzat; ta bere igandetako pagak…
Gauza asko ikasi nittun berekin, baina bereziki bat: bere entierrotik bueltan oiñez baserrira giñezela, konturatu gabe senide guzik irriparra aban, bere gaineko kontuk gogoratzen joan giñen. Eta ordun ulertu nun zer zen elizan hainbestetan etzun nun “pizteko itxaropena eta betiko bizitza”. (ta ordun ulertu nittun bizitzeko misterio asko, erlijoaren beharrik gabe, ta horregatik “desapuntau” nitzen elizatik, baina hori beste kontu bat da. Barkatuko al dit izoa Dolorexek hau irakurrita...).
Urtiek pasau die geroztik, ta amama Julikin be ikasi nauen, zela laundu leikixon pertsona bati, pakien mundu hontatik ez dakit nora faten. Hori deskubrirutia falta jat oin, nora faten ete garen gorputz fisikua hemen itxita. Badauket inguruen gai honen gañien burua beroketan dabilen lagun bat. Baiñe hau be beste baterako itxiko dou.
Finien, kontau gure nauena da nundik atara doten nire blogerako izena, bañe ikusten dozuenez, bidien galdu naz…
P.D.: Gorantziak amona Joxepa eta aitita Juakiñei be. Beste batien kontauko dotzuet honein barri…
JI !JI! 2008-06-13
MILA ESKER
Sorkunde 2008-06-17
Halakorik!! Dorleta ezagututa, hartu duen izen horri emakumezkoen mundutik izango zuela jatorria pentsatu nuen (Uxue Barkos akaso?), baina, keba, oraingo hontan gizonezkoen mundutik hartutako izena omen da. Harrapazank!!!!!!!
Dorleta 2008-06-18
Sorkunde, Sorkunde... izena bai, baina izana bera donk, ikusi zank bestela blogaren lehengo artikulua. Gainera, gaur egun modan jankena aukera berdinatasuna donk, beraz, izena attunaren ahotik, eta izana seguraski Gioconda Belli-k zioenetik (berak "Dios" dio, nik hainbeste ezin esan, eta oraingoz amak ein ninduen emakume, eta berau amona Joxepak, ...)
Uxue hobeto jank Bono-ri erreberentzia eiñaz... itxink Madrilen, gustora jank bertan ta...
patatera 2008-06-27
Azkenien eguzkixe urten dala ta gaur jentiek medikure etorteko intentziño gutxi daukonez, Eskoitza aldera nabegetie pentsau dot ze barri ote dauen ikusteko!Ta gustora egon naz aitona Pacon istorixak entzuten. Zenbat daukouen euretaz ikesteko... Kariño apurtxo bat be hartutzet! Beraz gurozunien kontau beste istorixatxon bat, eguzkixe itxen dauen atsaldetan irakurri ahal izeteko!