Eskohitza → Blogak → Ubuntu Eskoitzan → Ubuntu ikastaroa I: 'Zer da Ubuntu?'
Azaroaren 27ko ikastaroan landu ziren gaiak pixkanaka blogera ekarriko ditugu, denentzat eskuragarri jartzeko. Lehenengo artikulu honetan Ubuntu eta software librea zer diren azalduko ditugu.
Ezer baino lehen, argi utzi nahi ditugu hiru puntu:
Hau argituta, azalpenekin has gaitezke. Beraz, zer da Ubuntu? Ubuntu sistema eragile bat da.
Sistema eragilea da ordenagailu bat pizterakoan martxan jartzen dena, erabiltzailea eta ordenagailuaren artean dagoena.
Sistema eragilearen gainean daude aplikazioak: nabigatzailea, bideo-erreproduzitzailea, testu-editorea,...
Merkatuan sistema eragile ugari daude, gehienek bat edo asko jota bi ezagutzen badituzte ere. Horietako batzuk hauek dira:
Ubuntu da gure aukera. Hain ezaguna den Windowsen alternatiba librea, doakoa eta kalitatezkoa.
Baina... zergatik doa aurretik Windows, doako alternatiba kalitatezko bat dagoenean?
Windowsek garaipenerako bidea erabat zabalik dauka saltzen diren ordenagailuen ia %100ak sistema eragilea hau daukalako hasieratik instalatuta. Eta zergatik gertatzen da hau? Oso erraza da:
Microsoft konpainia erraldoi bat da, diru mordoa daukana, eta ondorioz diru hori erabil dezake fabrikatzaileekin akordioak lortu eta ordenagailu guztietan aurrez Windows instalatzeko. Honela, gainera diru gehiago lortzen du, bere presioa handitzeko ahalmena lortuz.
Baina Windowsek arazo ugari ditu: erroreak, pantaila urdinak, birusak, segurtasun arazoak, kostu altua,... Horregatik, guk beste alternatiba baten alde egiten dugu: Ubuntu da gure aukera.
Ubuntu da...
Software libreak 4 oinarri nagusi ditu:
Askatasuna...
- aplikazioa erabiltzeko (edozein helbururekin, edonola)
- kodea ikusi eta aldatzeko
- ingurukoekin partekatzeko
- aldaketak argitaratu eta komunitatea sortzeko
Software librea zer den azaltzen duten web ugari daude sarean, baina adibide honekin argi ikus dezakezue teknologiaren eboluzioari egiten dion onura:
Automobilgintzaren istoria hartuko dugu oinarritzat. Orain urte asko sortu zuten Ford-en lehenengo autoa (...datu hau ez dakit zuzena den, baina ez da garrantzizkoa): Ford Model T. Hasiera gisa automobil hau hartuta, software pribatiboarekin eta librearekin gertatuko litzakeena azalduko dizuegu:
Adibide honekin argi ez badaukazue, hona hemen bideo bat, oraingoan pastelgintza gaitzat hartuta (eta erderaz...):
TO BE CONTINUED...
Ez dago erantzunik.